Melilla
Melilla (amazigeraz: Tamlilt; arabieraz: مليلة, Malila, edo, egungo eta tokiko ahoskeran, Mlila; antzina Rusadir deitua) Espainiako autonomia-hiria da. Afrikako lurraldean kokaturik dago eta Marokok, Ceutarekin batera, beretzat aldarrikatzen ditu.
Melilla | |||
---|---|---|---|
Melilla | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | baliorik ez 35°16′57″N 2°56′51″W | ||
Azalera | 12,3 | ||
Punturik altuena | Melilla Highest Point (en) | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Mugakideak | Beni Ansar eta Oriental (en) | ||
Administrazioa | |||
Alkate-Presidentea | Eduardo de Castro (Indep.) | ||
Legebiltzarra | Melillako Biltzarra | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 85.491 | ||
Dentsitatea | 6.929,08 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | ikusi
| ||
melilla.es |
Biztanle asko espainiar jatorrikoak dira, militarrak gehienak, eta juduen kopurua ere handi samarra da. Ez dago musulman asko, eta daudenak merkatariak dira. Azken urteetan emigrazio handia izan da. Portu frankoa denez, merkataritzak badu garrantzia, itsas portuaren inguruan batez ere.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Melilla) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16 | 16 | 17 | 20 | 25 | 27 | 29 | 29 | 25 | 23 | 20 | 17 | 23 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 13 | 13 | 15 | 16 | 18 | 22 | 24 | 25 | 23 | 20 | 17 | 15 | 18 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 10 | 11 | 12 | 13 | 15 | 18 | 21 | 22 | 21 | 17 | 13 | 11 | 15 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8 | 9 | 9 | 7 | 6 | 3 | 1 | 2 | 3 | 7 | 7 | 8 | 70 |
Iturria: [1] |
Historia
aldatuFeniziarrek sortu zuten hiria. 1497an Medina-Sidoniako dukeak eskuratu zuen, eta, Oranekin batera, turkiarren aginpidearen aurkako garrantzizko gune bilakatu zen. Ondoren eraso ugari ezagutu zituen, 1687an, 1715ean, 1893an eta 1909an batez ere.[2]
2014ko abenduaren 19an, 200 etorkin Melillan sartzen saiatu ziren baina ez zuten helburua bete. Asteko hirugarren saiakera izan zen[3].
2015eko urtarrilaren 2an, 700 immigrante Melillara igarotzen saiatu ziren, gauean zehar bi taldetan banatuta[4].
Ondarea
aldatu- Melilla Zaharra, jatorrizko gotorlekuak eta harresiak. Eraikin zaharrenak XVI. mendekoak dira.
- Victoria Grande gotorlekua, aurreko multzoaren barruan dagoen XVIII. mendean eraikitako eraikina, Melillako espetxea izan zen.
Hiri senidetuak
aldatuMelilla ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Almería (Espainia)
- Caracas (Venezuela)
- Cavite (Filipinak)
- Ceuta (Espainia)
- Málaga (Espainia)
- Montevideo (Uruguai)
- Motril (Espainia)
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ http://www.weatherbase.com/weather/weatherall.php3?s=83306&refer=&units=metric Weatherbase webgunea
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «200 etorkin Melillan sartzen saiatu dira, baina ez dute lortu», EiTB, 2014-12-19
- ↑ «700 immigrante inguru Melillara igarotzen saiatu dira», Berria, 2015-01-02
Kanpo estekak
aldatu