Menopausia
Menopausia (grezieratik, men "hilabete" eta pausis "etena") hileko edo menstruazioaren behin betiko desagerpena da. Emakume gehienetan 45-55 urte bitarteko epean ematen da, eta ugalkortasun aldiaren bukaera eragiten du.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Menopausia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | menstrual cycle phase (en) , Klimaterioa reproductive senescence (en) |
Espezialitatea | Ginekologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | N95 |
GNS-9 | 627 |
DiseasesDB | 8034 |
MedlinePlus | 000894 |
eMedicine | 000894 |
MeSH | D008593 |
Menopausia egoerara iritsi aurretiko eta ondorengo garaiari klimaterio deritzo eta garai honetan azaltzen diren aldaketa eta sintomak klimaterio sindromea dira.
Klimaterioa
aldatuEmakumeengan poliki hasten den prozesua da, 45 urte inguru dutenean. Hilekoak erregular izateari uzten dio eta hilekoen arteko epea luzatzen da pixkanaka. Hilekorik gabeko 12 hilabeteko aldia betetzen denean menopausia baieztatzen da.
Maila fisiologikoan aldaketa sakonak gertatzen dira, hormona sexualen kopurua (estrogenoak eta progesterona) asko jaisten baita. Hormonen jaitsiera honek ondorio gaiztoak ekartzen ditu: beroaldiak, buruko mina, loezina, jokaera eta gogo-aldaketak, koito mingarriak, etab.. Gaixotasunei dagokionez, menopausiaren ondoren osteoporosi eta gaitz kardiobaskularrak harrapatzeko joera handitu egiten da, estrogenoek bi gaitz horien aurkako babesa ematen baitiete emakumeei.