Menstruazio
Menstruazioa —hizkera arruntean, hilekoa— baginaren umetokiaren barruko odolaren eta ehun mukitsuaren isuri erregularra da.[1] Hilekoaren zikloak hormonen maila igo eta jaistea du ezaugarri. Hilekoa progesterona-mailen jaitsierak eragiten du, eta honek agerian uzten du haurdunaldia ez dela gertatu.
Emakumeen % 80k ez du egunerokotasunean haien jardunarekin jarraitzeko arazorik izaten hilekoa duten bitartean edo aurretik. Menstruazioa izan baino lehen agertu ohi diren sintomei hilekoaren aurreko sindrome (PMS) deritze. Sintoma horiek emakumezkoen % 20-30ek jasaten dituzte, eta % 3-8k sintoma larriak pairatzen dituzte:[2] aknea, bular minberak, hantura, nekea, suminkortasuna eta umore-aldaketak.[3] Gainera, zenbait emakumek bestelako sintomak dituzte hilekoa duten bitartean, hileko mingarriak eta zikloan zeharreko ez-ohiko odoljarioak adibidez.[4]
Ezaugarriak
aldatuLuzera eta iraupena
aldatuLehen periodoa menarkia izenaz ezagutzen da eta normalean 12 eta 15 urte bitartean hasten da;[1][5] hala ere, normaltzat hartuko litzateke 8 urtetik aurrera hasiko balitz.[4] Menarkia lehenago gertatzen da herrialde garatuetan, garapen bidean dauden herrialdeetan baino.[6][7]
Menstruazioa hileko-zikloaren hasiera markatzailetzat hartzen da eta horixe da zikloaren faserik ikusgarriena. Odoljarioa gertatzen den lehendabiziko eguna aurreko hileko-zikloaren azken eguntzat hartzen da. Horien arteko denbora-tartea 21 egunetik 45 egunera bitartekoa da emakume gazteengan; eta helduengan, ordea, 21 eta 31 egun bitartekoa.[4][6] Batezbesteko iraupena 28 egunekoa da.[4][6] Hileko-zikloaren iraupen-aldarkortasuna desberdina da adinaren arabera: 25 urtetik beherako emakumeengan aldakortasuna nabarmena izaten da; 25-39 urte bitartean erregularra izaten da; eta 40-44 urte bitartean hein batean handitzen da aldakortasuna.[8] Odoljarioak 2-7 egun bitartean irauten du.
Haurdunaldian zehar eta erditze ondorengo denbora-tarte batean ez da menstruaziorik gertatzen. Fase horri amenorrea deritzo. Edoskitzea aurrera eramaten den kasuetan, luzeagoa izan ohi da erditze ondorengo amenorrea; antisorgailu edo jaiotza-kontrol naturaltzat hartu izan da.[4]
Emakumeak azken ziklotik gertu daudenean, menstruazioak horren erregularra izateari uzten dio eta emakumearen ugalkortasuna murriztu egiten da. Garai horretan emakumea perimenopausian dagoela esaten da. Emakumeak urtebetez menstruaziorik izan ez duenean, menopausian sartu dela esaten da, eta mendebaldeko herrialdeetan gutxi gorabehera 45 eta 55 urte artean heltzen da fase hori.[9][10] Bestalde, menopausia herrialde industrializatuetan 45 urte baino lehen gertatuz gero, menopausia goiztiartzat hartzen da.[11] Menarkiaren adina bezala, menopausiaren adina faktore kultural eta biologikoen ondorioa da neurri handi batean. Gaixotasunek, kirurgia batzuek edo tratamendu medikoek menopausiaren aurreratzea eragin dezakete.[12]
Azkenik, hilekoaren zikloa lau etapatan banatzen da: menstruazio-fasea, fase folikularra, obulazio-fasea eta luteo-fasea.
Odoljarioa
aldatuHilekoaren batez besteko bolumena 35 mililitrokoa da periodoko, eta 10-80 mililitro jotzen dira tipikotzat. Hilekoa marroi gorrixka da, zainetako odolak baino kolore ilunagoa du.[10]
Hilekoaren fluxuaren erdia gutxi gorabehera odola da, zeina sodioz, kaltzioz, fosfatoz, burdinaz eta kloruroz osaturik dagoen eta horien proportzioa banakoaren araberakoa den. Odolaz gain, hilekoa muki zerbikalaz, baginako jariakinez eta endometrio ehunaz osatzen da. Menstruazioan zehar bagina-jariakinek ura, elektrolito arruntak, eta, gutxienez, 14 proteina (glikoproteinak barne) daramatzate nagusiki.[13]
Emakume eta neska askok odol-koaguluak pairatzen dituzte hilerokoan zehar. Horiek ehunen antzeko odol-masa gisa agertzen dira. Abortua edo fetu-heriotza gertatuz gero, mikroskopia bitartez froga dezakegu endometrio-ehuna ala haurdunaldi ehuna (sorkuntzako produktuak) isuri diren.[14] Batzuetan oker pentsatzen da hileko koaguluek edo isuritako ehun endometrialak enbrioi baten abortu espontaneo goiztiarra iradokitzen dutela. Endometrioan dagoen plasmina izeneko entzimak odolaren koagulazioa inhibitzeko joera du.
Hilekoaren likidoan galdutako burdina kantitatea nahiko txikia da emakumeen gehiengoan.[15] Baina hilekoaren odoljario ugariak hilero dituztenen kasuan, anemia jasan dezakete.[16]
Hormona-aldaketak
aldatuHilekoaren zikloa aldaketa natural batzuk dira; hormona-produkzioan eta emakumeen ugaltze-sistemako umetokiaren eta obulutegien egituran gertatzen dira aldaketa horiek eta haurdunaldia ahalbidetzen dute. Obulutegi-zikloak obuluen ekoizpena eta askapena kontrolatzen ditu, bai eta estrogenoaren eta progesteronaren askapen ziklikoa ere. Umetokiko zikloak umetokiko estaldura (matrizea) prestatzea eta mantentzea gidatzen du, ernaldutako obulua hartzeko. Ziklo horiek aldiberekoak eta koordinatuak dira, normalean 21 eta 35 egun bitartean irauten dute emakume helduengan, eta batez beste 28 eguneko iraupena dute. Bestalde, emakumeek beren bizitzan zehar 30-45 urtez izaten dute hilekoa, hain zuzen ere, emankorrak diren urteetan zehar.
Hormona naturalek zikloak bultzatzen dituzte; hormona folikulo estimulatzailearen gorakada eta jaitsiera ziklikoek bultzatzen dute obozitoaren (obulu-zelula heldugabeak) ekoizpena eta hazkuntza. Estrogeno-hormonak umetokiko estaldura loditzea estimulatzen du enbrioia egokitzeko ernalketa gertatu behar bada. Estaldura lodituaren (endometrioaren) odol-ekarpenak nutrienteetaz ornitzen du arrakastaz ezarritako enbrioia. Enbrioia ezartzen ez bada, estaldura apurtzen da eta odola askatzen da. Progesterona-mailen jaistearen ondorioz, hilekoa ("periodo" bat, hizkera arruntean) estalduraren isurketa ziklikoa gertatzen da.
Nork du hilekoa?
aldatuOro har, menarkia hasi eta menopausia iritsi arte irauten die hilekoak emakumezkoei. Menstruatzen ez duten emakumezkoen artean ditugu: menopausia ondoko emakumeak, haurdun daudenak, amenorrea jasaten dutenak eta emakume trans-ak.[17] Haurdunaldian zehar eta erditu ondoren epe batean zehar hilekoa ez da jaisten. Erditu ondoko amenorrearen batez besteko iraupena handiagoa da bularra ematen zaionean; horri amenorrea laktazionala deritzo.[18] Gizon trans-ek hilekoa izan dezakete edo ez, bakoitzaren egoeraren arabera.[19]
Bigarren mailako efektuak
aldatuHilekoaren osasunaren ikuspegia
aldatuHilekoa prozesu normala eta naturala izan arren,[20] zenbait emakumek haien bizitza oztopatzen duten arazoak izaten dituzte hilekoaren-zikloak eraginda.[21] Arazo horiek honakoak dira: aknea, bular sentikorrak, nekea eta hilekoaren aurreko sindromea (SPM, Síndrome Premenstrual).[21][22] Emakumeen % 3-8k pairatzen dituzte arazo larriagoak, hala nola menstruazioaren aurreko disforia nahasmenduak (TDPM, Transtorno Disfórico Premenstrual).[23][24] Dismenorreak edo "periodoko minak"[25] karranpak eragin ditzake sabelean, bizkarrean edo izterren goiko aldean hilekoaren lehendabiziko egunetan zehar.[26] Menstruazioan zehar gorputza ahultzen duen mina ez da normala eta zerbait larriaren seinale izan daiteke, hala nola endometriosiaren seinale.[27] Arazo horiek eragin nabarmena izan dezakete emakumeen osasunean eta bizi-kalitatean eta behar diren esku-hartzeek emakume horien bizitza hobe dezakete.[28]
Kulturalki hedatutako hainbat uste okerren arabera hilekoaren zikloak emakumezkoen gogo-aldarteari eragiten dio, depresioari edo suminkortasunari, eta era berean, hilekoa esperientzia mingarria, lotsagarria edo zikina delako ideai zabaldu da. Askotan, emakume baten gogo-aldartearen aldaketa normala hilekoaren zikloari egozten zaio. Egin diren ikerketa gehienak eskasak dira, baina badirudi fase luteikoan eta menstruazioan gogo-aldartearen gorabeheretan hazkunde txiki bat dagoela eta zikloaren gainerako faseetan zehar beherakada ematen dela.[29] Hilekoaren zikloan zehar estrogeno- eta progesterona-maila aldakorrek ondorio sistemikoak dituzte fisiologia mailan, garunean, metabolismoan eta sistema muskuloeskeletikoan. Aldaketa horien emaitzak desberdinak izan daitezke. Esaterako, aldaketa fisiologikoak txikiak dira eta emakume-kirolarien kasuan kirol-errendimenduari eragin diezaiekete, hala nola indarrari, errendimendu aerobikoari eta anaerobikoari.[30] Garuneko aldaketak ere ikusi dira hilekoaren zikloan zehar,[31] baina ez dakarte errendimendu intelektualean aldaketa esanguratsurik, hots, errendimendu akademikoan, arazoen ebazpenean, oroimenean eta sormenean ez dute aldaketa nabarmenik sortzen.[32] Aldiz, baliteke estrogeno- eta progesterona-maila gutxitzeak zikloaren menstruazio-fasean ahalmen espaziala hobetzea.[29]
Gogo-aldaketak eta hilekoaren aurreko sindromea (SPM)
aldatuHilekoaren aurreko sindromea (SPM) hilekoa hasi baino pare bat aste lehenago erregularki azaltzen diren sintoma emozionalei eta fisikoei deritze.[33][34] Sintomak odoljarioaren hasieran eteten dira. Emakumezko bakoitzak sintoma desberdinak pairatzen dituzte. Sintoma emozional arruntak suminkortasuna eta umore-aldaketak dira, eta sintoma fisiko arruntak, berriz, aknea, bular sentiberak, hantura eta nekea; sintoma horiek PMSrik gabeko emakumeengan ere ikusten dira.[33][34] Sarritan, sintomak sei egunez irauten dute.[35] Pertsona baten sintomen patroia denborarekin alda daiteke. Sintomak ez dira azaltzen haurdunaldian zehar edo menopausiaren ondoren.[33]
Obulazioaren ondoren eta menstruazioaren aurretik gertatzen diren sintoma emozionalen eta fisikoen diagnostikoak patroi finkoa behar du, bizitza arruntari eragiten dion gradu bateraino.[34] Sintoma emozionalak ez dira agertu behar hilekoaren zikloaren hasieran.[34] Zenbait hilabetez egunero izaten diren sintomen zerrendak diagnostikoa egiten lagun dezake.[35] Diagnostikoa egin aurretik, antzeko sintomak eragiten dituzten bestelako nahasmenduak baztertu behar dira.[35]
SPMaren arrazoia ez dago argi, baina uste da azpi-mekanismoak hormona-mailak aldatzea dakarrela.[33] Gatzaren murrizketa, alkohola, kafeina eta estresa gutxitzea eta ariketa fisiko gehiago egitea gomendatzen zaie normalean sintoma arinak dituztenei.[33] Kaltzio eta D bitamina suplementuak eraginkorrak izan daitezke kasu batzuetan.[35] Sendagai antiinflamatorioak, ibuprofenoa edo naproxenoa, adibidez, lagungarriak izan daitezke sintoma fisikoak arintzeko.[33] Sintoma larriagoak dituztenen kasuan pilula antikontzeptiboen edo espironolaktona diuretikoa erabiltzea eraginkorra izan daiteke.[33][35]
Emakumeen % 80k sumatu dute hilekoa baino lehen sintomaren bat.[35] Sintoma horiek SPM gisa kalifikatzen dituzte emakume aurremenopausikoen % 20-30k.[35] Menstruazioaren aurreko disforia nahasmenduak (TDPM) sintoma psikologiko gehien dituen SPMren forma larriago bat da.[33][35] eta emakume aurremenopausikoen % 3-8ri eragiten die.[35] Serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboak diren sendagai antidepresioak erabili daitezke TDPMrako SPMrako ohikoak diren baliabideetaz gain.[33]
Karranpak
aldatuEmakumeen gehiengoan hilekoaren zikloan hormona-mailen fluktuazioek zenbait aldaketa fisiko eragiten dituzte. Hor sartzen dira umetokiaren muskulu-uzkurdurak (hilekoaren karranpak), hilekoaren aurretik edo batera egon daitezkeenak. Emakume askok karranpa mingarriak izaten dituzte hilerokoan; dismenorrea ere esaten zaie.[36] Emakume helduen artean, min hori eguneroko jarduerari eragiteko bezain indartsua da kasuen % 2 - % 28an.[36]
Hilekoaren zikloan zehar pelbiseko min larria eta bat-bateko odoljarioak gertatzen edo okerrera jotzen badute, hori haurdunaldi ektopiko eta abortu espontaneo baten ondorio izan daiteke. Hori haurdunaldi-proba baten bidez egiaztatzen da. Ohikoa ez den mina hasi bezain laster testatzea litzateke egokiena, haurdunaldi ektopikoek bizitza arriskuan jar baitezakete.[37]
Hilekoaren karranpentzako tratamendurik ohikoenak antiinflamatorio ez-esteroideoak (AINE) dira eta horiek min oso larria murrizteko erabil daitezke.[38] Gutxi gorabehera bost emakumetik batek ez die erantzuten AINE-ei eta terapia alternatiboa behar dute, hala nola analgesiko sinpleak edo konpresa beroak.[39] Aspirina edo parazetamola eta ahozko antisorgailu konbinatuak dira mina tratatzeko beste sendagai batzuk. Nahiz eta ahozko antisorgailu konbinatuak erabil daitezkeen ere, ez dago nahiko ebidentziarik umetoki barneko progestagenoen eraginkortasunaren alde.[38]
Berrikuspen batean akupuntura erabilgarria izan daitekeela frogatu zen, epe laburrean behintzat.[40] Beste berrikuspen batek efektu bat zehazteko ebidentzia eskasa zegoela aurkitu zuen.[41]
Beste baldintza batzuekiko elkarreragina
aldatuHilekoaren zikloaren eta zenbait osasun-baldintzen arteko elkarreragin ezagunen artean hauek daude:
- Gaixotasun neurologikoak dituzten emakume batzuek gaixotasun-neurologikoak eragindako sintomak hilekoaren sintomekin batera agertzen direnean emendatu egiten dira horien eraginak. Adibidez, badakigu estrogeno-maila jaisteak migrainak eragiten dituela, batez ere migrainak dituen emakumea pilula antikontzeptiboa hartzen ari denean.
- Epilepsia duten emakume askok konbultsio patroi gehiago izaten dituzte hilekoaren zikloarekin lotuta; honi “katamenial epilepsia” esaten zaio.[42] Badirudi patroi desberdinak daudela (hilekoarekin bat datozen konbultsioak edo obulazioaren unearekin bat datozenak), eta horien maiztasuna ez da tinko finkatu.
- Ikerketek aditzera eman dute, emakumeek askoz probabilitate handiagoa dutela aurreko lokailu gurutzatuan lesioak izateko obulazioaren aurreko etapan, obulazio osteko etapan baino.[43]
Sexu-jarduera
aldatuSexuarekiko-jarrerak eta -portaerak aldatu egiten dira hilekoaren zikloan zehar. Obulazioaren aurretik eta bitartean, estrogeno- eta androgeno-maila altuak direla eta, emakumeek interes handiagoa dute sexu-jarduerarekiko. Menstruazioaren aurreko egunetan eta menstruazio bitartean, aldiz, interes txikiagoa izan ohi dute.[44] Beste ugaztun batzuek ez bezala, emakumeek sexuarekiko interesa erakuts dezakete hilekoaren ziklo osoan zehar, ugalkortasuna edozein dela ere.[45]
Bestalde, menstruazioak dirauen bitartean arrazoi medikoengatik sexu-harremanak izatearen aurkako ebidentzia zientifikorik ez dago.
Emankortasunaren alderdiak
aldatuUgalkortasun maximoa (sexu-harremanen ondorioz haurdun geratzeko probabilitate handiena dagoen momentua) zikloko egun gutxi batzuetan baino ez da gertatzen: normalean, obulazioaren aurreko eta ondorengo bi egunetan.[46] 28 eguneko ziklo batean, bigarren asteari eta hirugarren astearen hasierari dagokio. Hala ere, leiho emankor hori aldakorra da emakumetik emakumera eta baita ere, emakume beraren ziklotik ziklora.[47] Hainbat metodo garatu dira banakako emakumeei zikloaren egun emankorrak eta ez emankorrak zein diren estimatzen laguntzeko; sistema horiei emankortasunaren kontzientzia deritze.
Menstruazioaren gorabeherak
aldatuHileroko arazoekin lotutako termino mediko ugari dago:
- Oligoobulazioa: Noizbehinkako obulazioa edo obulazio irregularra.
- Anibulazioa: Obulaziorik eza.
- Hipomenorrea: Oso fluxu txikia, 10 ml baino gutxiagokoa.
- Polimenorrea: 21 eguneko edo gutxiagoko iraupena duen ziklo erregularra.
- Metrorragia: Ohiko odoljarioa duen menstruazio irregularra.
- Menorragia: Bat-bateko edo 80 ml baino kopuru handiagoa duen odoljarioa.
- Menometrorragia: Maiz eta modu irregularrean gertatzen den hileko astuna.
- Oligomenorrea: 35 egun baino gehiagoko zikloa.
- Dismenorrea: Menstruazio mingarria.
Muturreko estres psikologikoaren ondorioz ere eten daiteke menstruazioa.[48] Antsietatearen edo depresioaren sintoma larrienak menstruazioaren aurreko disforia-nahasmendu zantzuak izan daitezke, depresio-nahastearekin.[49]
Umetokiko odoljario disfuntzionala hormonalki eragindako odoljario anormala da. Umetokiko odoljario disfuntzionala normalean aurremenopausian dauden eta obulatzen ez duten (hau da, anobulatorioak diren) emakumeengan gertatzen da. Anomalia hemorragiko horiek guztiek laguntza medikoa behar dute; hormona-desorekak, umetokiko fibromak edo bestelako arazoak iradoki ditzakete. Haurdun dauden emakumeek odola jaria dezaketenez, haurdunaldi-proba bat odoljario anormalaren ebaluazioaren parte da.
Genitalen mutilazioa jasaten duten emakumeek (bereziki III. motako infibulazioa), Afrikako zati batzuetan arrunta dena, hilekoarekin arazoak jasan ditzakete, hala nola hilekoa motel eta mingarria, baginaren zigilatze ia osoagatik eragina.[50]
Menstruazioaren higienearen kudeaketa
aldatuHilekoaren produktuak ("emakumezkoen higienerako" produktuak) menstruazioan askatzen den odola xurgatzeko edo biltzeko eginak daude. Hainbat produktu daude eskuragarri - batzuk behin erabili eta botatzekoak dira, beste batzuk, aldiz, berrerabilgarriak. Emakumeak hori erosteko ahalmen ekomikoa badu, komertzialki egindako produktuak erosten ditu normalean. Produktu horien artean tanpoiak, konpresa higienikoak eta kopa menstrualak erabiltzen dira gehien, baina beste zenbait ere badaude.
Erabilera bakarreko produktu nagusiak (komertzialki eginak):
- Konpresa higienikoak (toalla sanitarioak ere izendatuak): Hilekoaren fluxua xurgatzeko barruko arropari itsasten zaizkion pieza angeluzuzenak dira; sarritan, atzealde itsaskorra izaten dute ondo eusteko. Erabili eta botatzeko konpresek paper-orea edo gel produktuak izan ditzakete.
- Tanpoiak: Hilekoaren fluxua xurgatzeko baginan sartzen diren zilindroak dira. Tratatutako rayon-/kotoi-nahasteez edo kotoi-artilearen nahasteez daude eginak.
Berrerabil daitezkeen produktu nagusiak hauek dira:
- Kopa menstrualak: kanpai itxurako gailu finko eta malgua; hilekoaren fluxua jasotzeko baginaren barruan kokatzen da.
- Oihalezko konpresa berrerabilgarriak: Kotoiaz (gehienetan organikoa), felpaz edo flanelaz egindako konpresak. Dendan eros daitezke edo etxean josi berrerabilitako material edo arropa zaharrez eta toallaz.
- Hilekorako kuleroak: Fluxua xurgatzeko jositako geruza xurgatzaile duen oihalezko arropa berrerabilgarria (gehienetan kotoizkoa).
Pobrezia dela eta, emakume batzuk ez dira gai emakumezkoen higienerako produktu komertzialak erosteko.[51][52] Horren ordez, ingurunean aurkitutako materialak edo inprobisatutako beste material batzuk erabiltzen dituzte.[53][54] “Menstruazio produktuak” erosi ezina mundu mailako arazoa da, eta osasun-produktu seguru eta higienikorik ez duten emakumeei eta neskei eragiten die.[55] Gainera, askotan, hondakin solidoak ezabatzeko sistemak falta izaten dira garapen-bidean dauden herrialdeetan; horrek esan nahi du emakumeek ez dutela leku egokirik produktu erabiliak (adibidez, konpresak) botatzeko.[56] Erabilitako materialak modu desegokian botatzeak presioak sortzen ditu saneamendu sistemetan, hileroko higiene produktuek komunak, hodiak eta estolderiak blokea ditzakete eta.[51]
Hilekoa erreprimitzea
aldatuKontrazepzio hormonalaren eraginez
aldatuHilekoa atzeratu egin daiteke progesterona edo progestinak erabiltzeagatik. Horretarako, ikusi da progesterona edo progestina zikloaren 20. egunean ahoz hartzeak gutxienez 20 egunez atzeratzen duela hilekoa, eta hori erregimena eten eta 2 - 3 egunetara itzultzen da.[57]
Kontrazepzio hormonalak eragina du hilekoaren maiztasunean, iraupenean, kantitatean, bolumenean, erregulartasunean eta hilekoaren sintometan. Kontrazepzio hormonalaren forma arruntena pilula antikontzeptibo konbinatua da, estrogenoa eta progestagenoa dituena. Pilularen funtzio nagusia haurdunaldia prebenitzea bada ere, menstruazioan eragina duten hilekoaren sintoma eta sindrome batzuk hobetzeko erabil daiteke, hala nola obulutegi polikistikoaren sindromea (SOPQ, Síndrome de ovario poliquístico), endometriosia, adenomiosia, amenorrea, menstruazio-karranpak, menstruazioaren migrainak, menorragia (gehiegizko odol jarioa), hilekoarekin edo fibrosiarekin zerikusia duen anemia eta dismenorrea (menstruazio mingarria), hilekoaren zikloak erregularrak bihurtzen direlako eta hilekoaren fluxu osoa murrizten delako.[58][59]
Pilula antikontzeptibo konbinatua erabiliz, litekeena da emakume baten hilekoak atzeratzea edo erabat ezabatzea.[60] Emakume batzuek epe laburrerako komenigarritasun hutsagatik egiten dute,[61] eta beste batzuek, berriz, nahiago izaten dute menstruazio guztiak ezabatu ahal den heinean. Hori egin daiteke plazebo-pilulak saltatuz edo ziklo luzeko ahoko pilula antikontzeptibo konbinatu bat erabiliz. Pilula horiek Estatu Batuetan merkaturatu ziren lehen aldiz 2000ko hamarkadaren hasieran. Pilula aktiboak plazeborik gabe etengabe hartuz gero, erabiltzaileen % 80k amenorrea jasan dezake urtebetean.[62]
Bularra ematearen eraginez
aldatuAmagandiko edoskitzeak erreakzio negatiboak eragiten ditu gonadotropinen askapenerako hormonaren (Gn-RH) eta hormona luteinizatzailearen (LH) jariaketan. Feedback negatiboaren indarraren arabera, bularra ematen duten emakumeek garapen folikularraren errepresioa pairatu dezakete, garapen folikularra baina obulaziorik gabea, edota hileko-ziklo normala berrabiarazi daiteke.[63] Obulazioaren errepresioa errazago gertatzen da bularra maizago ematen denean.[64] Prolaktina-ekoizpena garrantzitsua da amenorrea edoskitzaroan mantentzeko.[65] Batez beste erditu eta hamalau hilabete eta erdira itzultzen zaie hilekoa bularra ematen duten emakumeei. Bularra ematen duten emakumeen artean erantzun ugari daude. Hala ere, batzuei hilekoa bi hilabetera itzultzen zaie, eta beste batzuek amenorreak izaten dituzte erditu eta 42 hilabetera arte.[66]
Ikus, gainera
aldatu- Niddah (hilerokoaren lege juduak)
- Hilekoaren zikloa
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Women's gynecologic health. (2nd ed. argitaraldia) Jones & Bartlett Learning 2013 ISBN 978-0-7637-5637-6. PMC 612188911. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Premenstrual Syndrome and Premenstrual Dysphoric Disorder» Swanson's Family Medicine Review: A Problem-Oriented Approach (Elsevier): 407–411. 2013 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Abstracts from Women's Health 2019 June 28–30, 2019 Norfolk, VA» Journal of Women's Health 28 (6): A–1-A-23. 2019-06 doi: . ISSN 1540-9996. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b c d e «Menstruation and the menstrual cycle fact sheet | womenshealth.gov» web.archive.org 2015-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Karapanou, Olga; Papadimitriou, Anastasios. (2010-09-30). «Determinants of menarche» Reproductive biology and endocrinology: RB&E 8: 115. doi: . ISSN 1477-7827. PMID 20920296. PMC 2958977. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b c American Academy of Pediatrics Committee on Adolescence; American College of Obstetricians and Gynecologists Committee on Adolescent Health Care; Diaz, Angela; Laufer, Marc R.; Breech, Lesley L.. (2006-11). «Menstruation in girls and adolescents: using the menstrual cycle as a vital sign» Pediatrics 118 (5): 2245–2250. doi: . ISSN 1098-4275. PMID 17079600. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Alvergne, Alexandra; Högqvist Tabor, Vedrana. (2018-06). «Is Female Health Cyclical? Evolutionary Perspectives on Menstruation» Trends in Ecology & Evolution 33 (6): 399–414. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Chiazze, L.; Brayer, F. T.; Macisco, J. J.; Parker, M. P.; Duffy, B. J.. (1968-02-05). «The length and variability of the human menstrual cycle» JAMA 203 (6): 377–380. ISSN 0098-7484. PMID 5694118. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) «Menopause» https://www.nichd.nih.gov/ (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Carlson, Karen J.. (2004). The new Harvard guide to women's health. Harvard University Press ISBN 0-674-01282-8. PMC 53289610. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Gammon, Katharine. (2009-03-01). «Clinical epidemiology: Archived answers» Nature 458 (7236): 278–280. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
- ↑ Mishra, Gita D.; Chung, Hsin-Fang; Cano, Antonio; Chedraui, Peter; Goulis, Dimitrios G.; Lopes, Patrice; Mueck, Alfred; Rees, Margaret et al.. (2019-05). «EMAS position statement: Predictors of premature and early natural menopause» Maturitas 123: 82–88. doi: . ISSN 1873-4111. PMID 31027683. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Farage, Miranda, ed. (2006-08-15). The Vulva. doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ RUTANEN, ANNE; TOIVAKKA, MARTTI. (2011-10-01). «Depletion of coating color components in the blade coating process circulation» September 2011 10 (9): 17–23. doi: . ISSN 0734-1415. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Txantiloi:In Clancy, Kate. (2011). Iron-deficiency is not something you get just for being a lady. Scientific American.
- ↑ Mansour, Diana; Hofmann, Axel; Gemzell-Danielsson, Kristina. (2021-01). «A Review of Clinical Guidelines on the Management of Iron Deficiency and Iron-Deficiency Anemia in Women with Heavy Menstrual Bleeding» Advances in Therapy 38 (1): 201–225. doi: . ISSN 1865-8652. PMID 33247314. PMC 7695235. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Rydström, Klara. (2020). Bobel, Chris ed. «Degendering Menstruation: Making Trans Menstruators Matter» The Palgrave Handbook of Critical Menstruation Studies (Palgrave Macmillan) ISBN 978-981-15-0613-0. PMID 33347169. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ McNeilly, A. S.; Tay, C. C.; Glasier, A.. (1994-02-18). «Physiological mechanisms underlying lactational amenorrhea» Annals of the New York Academy of Sciences 709: 145–155. doi: . ISSN 0077-8923. PMID 8154698. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Frank, S. E.; Dellaria, Jac. (2020). Bobel, Chris ed. «Navigating the Binary: A Visual Narrative of Trans and Genderqueer Menstruation» The Palgrave Handbook of Critical Menstruation Studies (Palgrave Macmillan) ISBN 978-981-15-0613-0. PMID 33347161. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «PRIOR» Planned Solstice (University of Iowa Press): 50–51. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Gudipally, Pratyusha R.; Sharma, Gyanendra K.. (2021). «Premenstrual Syndrome» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 32809533. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Ferries-Rowe, Elizabeth; Corey, Elizabeth; Archer, Johanna S.. (2020-11). «Primary Dysmenorrhea: Diagnosis and Therapy» Obstetrics and Gynecology 136 (5): 1047–1058. doi: . ISSN 1873-233X. PMID 33030880. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «The Normal Menstrual Cycle and the Control of Ovulation - Endotext - NCBI Bookshelf» web.archive.org 2021-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Appleton, Sarah M.. (2018-03). «Premenstrual Syndrome: Evidence-based Evaluation and Treatment» Clinical Obstetrics and Gynecology 61 (1): 52–61. doi: . ISSN 1532-5520. PMID 29298169. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Nagy, Hassan; Khan, Moien AB. (2021). «Dysmenorrhea» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 32809669. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Baker, Fiona C.; Lee, Kathryn Aldrich. (2018-09). «Menstrual Cycle Effects on Sleep» Sleep Medicine Clinics 13 (3): 283–294. doi: . ISSN 1556-4088. PMID 30098748. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Maddern, Jessica; Grundy, Luke; Castro, Joel; Brierley, Stuart M.. (2020). «Pain in Endometriosis» Frontiers in Cellular Neuroscience 14: 590823. doi: . ISSN 1662-5102. PMID 33132854. PMC 7573391. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Matteson, Kristen A.; Zaluski, Kate M.. (2019-09). «Menstrual Health as a Part of Preventive Health Care» Obstetrics and Gynecology Clinics of North America 46 (3): 441–453. doi: . ISSN 1558-0474. PMID 31378287. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Else-Quest, Nicole M.; Hyde, Janet Shibley. Pregnancy. SAGE Publications, Inc. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Carmichael, Mikaeli Anne; Thomson, Rebecca Louise; Moran, Lisa Jane; Wycherley, Thomas Philip. (2021-02-09). «The Impact of Menstrual Cycle Phase on Athletes' Performance: A Narrative Review» International Journal of Environmental Research and Public Health 18 (4): 1667. doi: . ISSN 1660-4601. PMID 33572406. PMC 7916245. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Pletzer, Belinda; Harris, Ti-Anni; Scheuringer, Andrea; Hidalgo-Lopez, Esmeralda. (2019-10). «The cycling brain: menstrual cycle related fluctuations in hippocampal and fronto-striatal activation and connectivity during cognitive tasks» Neuropsychopharmacology: Official Publication of the American College of Neuropsychopharmacology 44 (11): 1867–1875. doi: . ISSN 1740-634X. PMID 31195407. PMC 6785086. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Le, Jessica; Thomas, Natalie; Gurvich, Caroline. (2020-03-27). «Cognition, The Menstrual Cycle, and Premenstrual Disorders: A Review» Brain Sciences 10 (4): E198. doi: . ISSN 2076-3425. PMID 32230889. PMC 7226433. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b c d e f g h i Dickerson, Lori M.; Mazyck, Pamela J.; Hunter, Melissa H.. (2003-04-15). «Premenstrual syndrome» American Family Physician 67 (8): 1743–1752. ISSN 0002-838X. PMID 12725453. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b c d Dickerson, Lori M.; Mazyck, Pamela J.; Hunter, Melissa H.. (2003-04-15). «Premenstrual syndrome» American Family Physician 67 (8): 1743–1752. ISSN 0002-838X. PMID 12725453. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b c d e f g h i Biggs, Wendy S.; Demuth, Robin H.. (2011-10-15). «Premenstrual syndrome and premenstrual dysphoric disorder» American Family Physician 84 (8): 918–924. ISSN 1532-0650. PMID 22010771. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Ju, Hong; Jones, Mark; Mishra, Gita. (2014). «The prevalence and risk factors of dysmenorrhea» Epidemiologic Reviews 36: 104–113. doi: . ISSN 1478-6729. PMID 24284871. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Ectopic Pregnancy Clinical Presentation» web.archive.org 2013-03-29 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Latthe, Pallavi Manish; Champaneria, Rita. (2014-10-21). «Dysmenorrhoea» BMJ clinical evidence 2014: 0813. ISSN 1752-8526. PMID 25338194. PMC 4205951. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Oladosu, Folabomi A.; Tu, Frank F.; Hellman, Kevin M.. (2018-04). «Nonsteroidal antiinflammatory drug resistance in dysmenorrhea: epidemiology, causes, and treatment» American Journal of Obstetrics and Gynecology 218 (4): 390–400. doi: . ISSN 1097-6868. PMID 28888592. PMC 5839921. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Woo, Hye Lin; Ji, Hae Ri; Pak, Yeon Kyoung; Lee, Hojung; Heo, Su Jeong; Lee, Jin Moo; Park, Kyoung Sun. (2018-06). «The efficacy and safety of acupuncture in women with primary dysmenorrhea: A systematic review and meta-analysis» Medicine 97 (23): e11007. doi: . ISSN 1536-5964. PMID 29879061. PMC 5999465. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Smith, Caroline A.; Armour, Mike; Zhu, Xiaoshu; Li, Xun; Lu, Zhi Yong; Song, Jing. (2016-04-18). «Acupuncture for dysmenorrhoea» The Cochrane Database of Systematic Reviews 4: CD007854. doi: . ISSN 1469-493X. PMID 27087494. PMC 8406933. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Herzog, Andrew G.. (2008-03). «Catamenial epilepsy: definition, prevalence pathophysiology and treatment» Seizure 17 (2): 151–159. doi: . ISSN 1059-1311. PMID 18164632. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Renstrom, P.; Ljungqvist, A.; Arendt, E.; Beynnon, B.; Fukubayashi, T.; Garrett, W.; Georgoulis, T.; Hewett, T. E. et al.. (2008-06). «Non-contact ACL injuries in female athletes: an International Olympic Committee current concepts statement» British Journal of Sports Medicine 42 (6): 394–412. doi: . ISSN 1473-0480. PMID 18539658. PMC 3920910. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ LeVay, Simon. (2015). Discovering human sexuality. (Third edition. argitaraldia) ISBN 978-1-60535-275-6. PMC 896806757. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Thornhill, Randy. (2008). The evolutionary biology of human female sexuality. Oxford University Press ISBN 978-0-19-971249-6. PMC 265732721. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «My Fertile Period | DuoFertility» web.archive.org 2008-12-21 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Creinin, Mitchell D.; Keverline, Sharon; Meyn, Leslie A.. (2004-10). «How regular is regular? An analysis of menstrual cycle regularity» Contraception 70 (4): 289–292. doi: . ISSN 0010-7824. PMID 15451332. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Meczekalski, B.; Katulski, K.; Czyzyk, A.; Podfigurna-Stopa, A.; Maciejewska-Jeske, M.. (2014-11). «Functional hypothalamic amenorrhea and its influence on women's health» Journal of Endocrinological Investigation 37 (11): 1049–1056. doi: . ISSN 1720-8386. PMID 25201001. PMC 4207953. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Mishra, Sanskriti; Elliott, Harold; Marwaha, Raman. (2021). «Premenstrual Dysphoric Disorder» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 30335340. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «WHO | Health complications of female genital mutilation» web.archive.org 2014-11-29 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ a b Kaur, Rajanbir; Kaur, Kanwaljit; Kaur, Rajinder. (2018). «Menstrual Hygiene, Management, and Waste Disposal: Practices and Challenges Faced by Girls/Women of Developing Countries» Journal of Environmental and Public Health 2018: 1730964. doi: . ISSN 1687-9813. PMID 29675047. PMC 5838436. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) «Girls 'too poor' to buy sanitary protection missing school» BBC News 2017-03-14 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Chin, Liyen. (2014). Period of shame - The effects of menstrual hygiene management on rural women and girls' quality of life in Savannakhet, Laos. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Menstrual hygiene matters - Resources • SuSanA» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) «Period poverty | ActionAid UK» www.actionaid.org.uk (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Global review of sanitation systems trends and interactions with menstrual management practices - Resources • SuSanA» www.susana.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Goldstuck, Norman. (2011-12-01). «Progestin potency – Assessment and relevance to choice of oral contraceptives» Middle East Fertility Society Journal 16 (4): 248–253. doi: . ISSN 1110-5690. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ (Ingelesez) «Birth Control Pills: Medical Uses» Center for Young Women's Health 2011-10-18 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Curtis, Kathryn M.; Tepper, Naomi K.; Jatlaoui, Tara C.; Berry-Bibee, Erin; Horton, Leah G.; Zapata, Lauren B.; Simmons, Katharine B.; Pagano, H. Pamela et al.. (2016-07-29). «U.S. Medical Eligibility Criteria for Contraceptive Use, 2016» MMWR. Recommendations and reports: Morbidity and mortality weekly report. Recommendations and reports 65 (3): 1–103. doi: . ISSN 1545-8601. PMID 27467196. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «Delaying your period with birth control pills - MayoClinic.com» web.archive.org 2011-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ «How can I delay my period while on holiday? - Health questions - NHS Choices» web.archive.org 2011-08-05 (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Strandjord, Sarah E.; Rome, Ellen S.. (2015-09). «Monthly Periods--Are They Necessary?» Pediatric Annals 44 (9): e231–236. doi: . ISSN 1938-2359. PMID 26431242. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ McNeilly, A. S.. (2001). «Lactational control of reproduction» Reproduction, Fertility, and Development 13 (7-8): 583–590. doi: . ISSN 1031-3613. PMID 11999309. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Kippley, John F.. (1996). The art of natural family planning. (4th ed. argitaraldia) Couple to Couple League International ISBN 0-926412-13-2. PMC 35626462. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Stallings, J. F.; Worthman, C. M.; Panter-Brick, C.; Coates, R. J.. (1996-02). «Prolactin response to suckling and maintenance of postpartum amenorrhea among intensively breastfeeding Nepali women» Endocrine Research 22 (1): 1–28. doi: . ISSN 0743-5800. PMID 8690004. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
- ↑ Kippley, S. K.; Kippley, J. F.. (1972-11). «The relation between breastfeeding and amenorrhea: report of a survey» JOGN nursing; journal of obstetric, gynecologic, and neonatal nursing 1 (4): 15–21. doi: . ISSN 0090-0311. PMID 4485271. (Noiz kontsultatua: 2021-10-30).
Kanpo estekak
aldatuWikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Hileko |