Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Nagoia edo Nagoya (japonieraz: 名古屋市 Nagoya-shi?) , Japoniako laugarren hiri handiena da. Japoniako Honshu uhartearen erdialdean Ozeano Barearen ertzean kokatua dago, Chūbu eskualdean, Tōkai eskualde historikoan. Aichi prefeturaren hiriburua da.

Nagoia
名古屋市
izendaturiko hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūbu (Tōkai)
Aichi
AlkateaTakashi Kawamura
Jatorrizko izena名古屋市
Posta kodea460-8508
HerriburuaNaka-ku
Geografia
Koordenatuak35°10′53″N 136°54′23″E / 35.1814°N 136.9064°E / 35.1814; 136.9064
Map
Azalera326,43 km²
MugakideakNisshin (en) Itzuli, Seto (en) Itzuli, Kasugai, Tokai (en) Itzuli, Obu (en) Itzuli, Owariasahi (en) Itzuli, Toyoake (en) Itzuli, Kiyosu, Kitanagoya (en) Itzuli, Ama (en) Itzuli, Nagakute (en) Itzuli, Togo (en) Itzuli, Toyoyama City (en) Itzuli, Oharu (en) Itzuli, Kanie (en) Itzuli eta Tobishima (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria2.326.844 (2021eko otsailaren 1a)
31.206 (2015)
Dentsitatea7.128 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1889ko urriaren 1a eta 1616
Telefono aurrizkia52
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakLos Angeles, Mexiko Hiria, Sydney, Turin, Nanjing, Pune, Toyota, Rikuzentakata (en) Itzuli, 臺中市 (mul) Itzuli, Reims, Taxkent eta Callao
http://www.city.nagoya.jp

2014ko erroldaren arabera, 2.272.075 biztanle ditu, baina inguruko hirekin bat eginda Chūkyōko metropoli eremua osatzen du eta 8.923.445 biztanletako populazioa osatzen du, Japoniako hirugarren metropoli eremua izanik.

Etimologia

aldatu

"Nagoia" izena nagoyaka adjetibotik etor daitekeela uste da, honek "bakezalea" esan nahi du. Bestalde "Chūkyō" izenak "erdiko hiria" esan nahi du, izan ere Kyoto eta Tokioren artean kokaturik baitago.

Historia

aldatu

Oda Nobunaga, Toyotomi Hideyoshi eta Tokugawa Ieyasu Nagoia inguruan egoitza zuten gerra jaun boteretsuak izan ziren. 1610 urtean Tokugawa Ieyasuk Owari probintziako hiriburua zen Kiyosu estrategikoki baliotsuagoa zen toki batetara mugitu zuten, zazpi kilometrotara, eta orduan sortu zen Nagoia.

Nagoiako gaztelua bera Kiyosuko gazteluko harriak erabiliz eraiki zuten eta garai hartan 60.000 biztanle zituen Kiyosu herri osoa mugitu zuten bertara, bai eta tenplu, santutegi eta gainerako eraikin garrantzitsuak ere. Garai hartan Atsuta santutegiaren inguruan Tōkaidō errepideko posta ezarri zuten eta santutegia eta gazteluaren arteko lurretan planifikatu zen Nagoia hiria.

Hurrengo mendeetan eskualdeko industriagunea bihurtu zen. Bereziki ezagunak ziren keramika lantzen zuten herrixkak eta baita ere Okazaki herria, shogunerrian polbora ekoizten zen toki bakanetakoa zena. Kotoigintza ere garatu zen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren Nagoia 1889ko urriaren 1ean eratu zen eta 1956an hiri estatusa hartu zuen. Aurrez Bigarren Mundu Gerran hegazkin estatubatuarrek bonbaketak egin zituzten 1942 eta 1945ean, beren helburu nagusiak gaztelua eta industriagunea izan ziren. Garai hartan Nagoiak milioi eta erdi biztanle zituen (Japoniako hirugarren hiria zen) eta hegazkingintza industria handia zuen, hiritarren laurdenak bertan lan egiten zuela esaten da.

Geografia

aldatu

Nagoia Nōbi lautadan kokaturik dago, Iseko Badiaren iparraldeko ertzean. Kiso ibaia eta Shōnai ibaia bertan itsasoratzen dira eta hauetaz gain Haori ibaia ere badago, izatez gizakiak eginiko ubidea duena. Ibai hauek itsasoa eta barneko lurren arteko merkataritzarako erabili izan dira.

      Datu klimatikoak (Nagoya (1971–2000))      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.0 22.6 25.8 30.5 34.8 35.8 38.9 39.9 38.0 32.7 27.2 21.3 39.9
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 9.5 13.4 19.5 23.7 26.7 30.5 32.2 28.0 22.4 16.7 11.4 20.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.7 8.2 14.1 18.5 22.3 26.0 27.3 23.4 17.6 11.9 6.7 15.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.0 0.6 3.7 9.2 14.0 18.7 22.6 23.8 20.0 13.5 7.6 2.6 11.4
Euria (mm) 43.2 64.1 115.2 143.3 155.7 201.5 218.0 140.4 249.8 116.9 79.5 36.8 1564.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 6.2 6.1 2.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 2.4 17.1
Eguzki orduak 169.8 165.7 189.3 188.4 199.6 145.2 162.9 195.4 141.9 165.6 159.7 169.7 2053.4
Hezetasuna (%) 65 62 60 62 66 74 76 73 73 69 67 66 68
Iturria: Japoniako Meteorologia Elkartea[1]

Banaketa administratiboa

aldatu
 

Nagoyak 16 auzo (ku) ditu:

  • Atsuta-ku: Atsuta santutegiaren inguruan herria sortu zen eta Nagoiak barneratu zuen. 1937an eratu zen auzoa.
  • Chikusa-ku: Chikusa eta Higashiyama herriek osatzen zuten eremua da. 1921ean sartu zen Nagoiaren barnean. Aichi eta nagoiako Unibertsitateak daude bertan. Higashiyamako zoologikoa eta lorategi botanikoak oso ezagunak dira.
  • Higashi-ku: Nagoiaren erdiguneko auzoetako bat da. Tokugawa arte museoa bertan dago.
  • Kita-ku: Hiriaren iparraldean dagoen auzoa da.
  • Meito-ku: Ekialdean dago eta 1975an sortu zen.
  • Midori-ku: Tokugawea shogunerriko posta-hiria izan zen. Hiru erreferendumen ondoren 1963an Nagoiarekin bat egieta erabaki zuen. Hiriaren hego-ekialdeko auzoa da.
  • Minami-ku: Nagoia erdiguneko auzoetako bat da. Lehen itsasertzean zegoen baina itsasoari kendutako lurren erruz kostalderik gabe gelditu zen. Kasadera Kannon tenplua dago bertan.
  • Minato-ku: Nagoiako kaialdeko auzoa da, auzo denetan zabalena. Bertan dago Nagoiako kaiko akuariuma ere.
  • Mizuho-ku: Nagoia erdigunean dago eta 1944 urtean eratu zen.
  • Moriyama-ku: XIX mendearen bukaeran Japoniako armada izan zen bertan. 1963an hartu zuen Nagoiak.
  • Naka-ku: Nagoiako erdigune administratiboa da. 1945eko bonbaketek erabat suntsitu zuten eta eremu osoa birplanifikatu zen. Sakaeren 100 metrotako errepidea (100メートル道路) bereziki ezaguna da, izan ere 100 metrotako zabalera baitu. Bertan daude Nagoiako gaztelua, Ōsu Kannon tenplua, hainbat museo eta parke. Nagoya TV Tower Japoniako telebista dorre zaharrena da.
  • Nakagawa-ku: Mendebaldean dagoen auzoteako bat da.
  • Nakamura-ku: 1937an eratu zen. Bertan daude hiriko etxeorratz altuenak; Midland Square, JR Central dorreak (tren geltokia) eta Mode Gakuen Spiral Towers besteak beste.
  • Nishi-ku: Pachinko jokoaren sorlekua da eta Noritake zeramika la ntegia ere bertan daude.
  • Shōwa-ku: Gokiso herria zegoen lurraldea da. 1921 urtean eskuratu zuen Nagoiak.
  • Tempaku-ku: Oda leinuari loturiko lurrak izan ziren. 1906 urtean Tempaku herria sortu zen eta 1955ean Nagoiarekin bat egin zuen.

Ekonomia eta azpiegiturak

aldatu

Automobilgintza industriaren Japoniako hiriburua da.

Nagoiak bi aireportu ditu: Komaki, nagusiki Japonia barruan bidaiatzeko, eta Chubu (2005ean eraikia), nazioarteko bidaietarako.

1957an Nagoyako metroa inauguratu zen.

Kirolak

aldatu

Borroka arte japoniarretaz gain gero eta arrakasta handiagoa daukate talde kirolek. Chunichi Dragons beisbol taldea bi aldiz izan da Japoniako txapelduna eta Nagoya Grampus futbol taldeak 2010eko futbol liga irabazi zuen.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Jaialdiak

aldatu

Nagoiako jaialdirik esanguratsuenak honako hauek dira:

  • Atsuta jaialdia: Atsuta santutegian izaten da, ekainean.
  • Portuko jaialdia: Nagoiako kaiean izaten da, uztailean.
  • Nagoiako gazteluko udako jaialdia: Abuztuan izaten da Nagoiako gazteluaren inguruan.
  • Nagoia jaialdia: Hisaya Ōdori parkean izaten da, urrian.

Iruditegia

aldatu

Nazioarteko harremanak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Itsas-portu senidetuak

aldatu

Nagoiatar ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Japoniako Meteorologia Elkartea. 気象庁 / 平年値(年・月ごとの値). .

Kanpo estekak

aldatu