Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Nino Gegetxkori

Lavrenti Beriaren emaztea

Nino Gegetxkori, georgieraz ნინო გეგეჭკორი (Mingrelia, Georgia, 1905 - Kiev, Ukraina, 1991) komunista georgiarra izan zen Lavrenti Beria buruzagi sobietarraren emazte izateagatik ezaguna.[1]

Nino Gegetxkori

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakნინო გეგეჭკორი
JaiotzaMingrelia, 1905
HeriotzaKiev1991ko uztailaren 7a (85/86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lavrenti Beria  (1921 -
Seme-alabak
Jarduerak

Biografia

aldatu

Beria bezala Mingrelia eskualdean jaio zen, eta haurra zela galdu zituen gurasoak. Saxa Gegetxkori boltxebike georgiarrak (bere osaba zen) bere familiarekin hartu zuen orduan Tbilisin, eta han ezagutu zuen Lavrenti Beriak, zeinak oso azkar antolatu zuen ezkontza Nino nerabearekin. Beriak inguru boltxebike prestigiodun batera hurbiltzen zela pentsa zezakeen Gegetxkori familiarekin bat eginez. Seme bakarra, Sergo Beria (gero ingeniari izanfo zena) oso azkar jaio zitzaion, baina aurrerantzean ez zen ezkontza zoriontsua izan Lavrenti eta Ninorena. Lavrentik afera asko izan zituen bere bizitza osoan, eta sifilisa ere harrapatu zuen.[2]

Stalin hil ondoren Lavrenti Beria atxilotu zutenean, Nino Gegetxkori ere atxilotu zuten. Galdeketetan ez zuen informaziorik eman, eta senarra exekutatu ondoren hilabete batzuez kartzelan egon zen arren, atxilotu eta urtebetera askatu zuten. Nino eta Sergo semea Sverdlovsk hirian bizitzera behartu zituzten, Mosku utzita, baina gerora Mingreliara itzultzen utzi zioten, baina han ere denbora gutxirako, Georgiatik egotzi baitzuten. Semeak bezala, zeinak ingeniari karrera egim zuen, azkenean Kiev-en kokatu zen bizitzen, eta jarraitu zuen 1991ean hil zen arte.

Hil aurretik, 1990ean, elkarrizketa bat eskaini zuen bere bizitza eta Georgiako buruzagiek (Beria senarrak eta Stalinek, bereziki) Sobietar Batasunean izan zuten rola komentatuz. "Helburu baten alde borrokatzen ari zirela sinetsi zuten, gizateriaren alde. Eta zer emaitza izan zuen horrek? Ez zioten bere jaioterri eta aberriari [Georgiari] batere onik egin; eta beren bigarren nazioak [Errusiak] ez zen lan hori aitortu. Herrialderik gabe geratu ziren gizonak izan ziren."[3][2]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Lavrentiy Beria» histrf-en.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  2. a b Knight (1993)
  3. «`Elkarrizketa]» Komsomol’skoe Znamia.

Bibliografia

aldatu
  • Knight, Amy. (1993). Beria: Stalin's First Lieutenant. Princeton University Press ISBN 0-691-03257-2.

Kanpo estekak

aldatu