Patxiku Uranga
Patxiku Uranga (Biarritz, 1969ko irailaren 24a -) Ipar Euskal Herriko idazle eta animatzaile kulturala da.
Patxiku Uranga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Biarritz, 1969ko irailaren 24a (55 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kultura-ekintzailea |
Biografia
aldatuHendaian jatorria duen familia batekoa, 1969an Biarritzen jaio zen eta Donibane Garazin bizi da. Ihintza eta Iban izeneko bi haurren aita da.
Ikasketei dagokienez, Lehen maila Hendaiako Les Joncaux eskolan, Bigarrena herri bereko Irandatz kolejioan eta Hirugarrena Baionako Lauga lizeoan egin zituen, unibertsitatean Arteko lizentzia atera baino lehen.
Kultura suspertzailea
aldatu1995ean "Kukuxka" euskal kulturan espezializatuta dagoen liburu eta disko denda zabaldu zuen Donibane Garaziko Zitadelako karrikako 3. zenbakian.[1]
1999an Kultulan izeneko lantegia sortu zuen. Horren bitartez zenbait artistak diskoak ekoitzi dituzte: Arbaila lana (Maddi Oihenart, Mixel Etxekopar, Mixel Arotze eta Pierre Visslerrena), Bordaxar, Elaudi, Emazteak kantuz, Ikus, Mugitu taldea, Pantxika Solorzano (Kukuxka), Patxi Saiz, Unama, Xalbador & Ihidoiren Amentsaren miraila.
Zinema munduan ere ekoizle aritu da:
Idazlanak
aldatuLiburu bakarra argitaratua du, frantsesez:
- Trois fuites (Cairn, Paue, 2005). ISBN 2-35068-023-1. ETAko kide baten atxiloketan oinarritua.
Gaur egun euskal nortasunari buruzko liburu baten proiektuan lanean ari da. Horrez gain Euskal Herriko Kazetan Chroniques littéraires literatura kronikak idatzi ditu, gehienbat Euskal Herriarekiko atxikimendua erakusten dutenak eta astero liburu zein diskoen kritikak egiten ditu Irulegiko irratian.[2]
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Frantsesez) Balade en Pays Basque blogean "Kukuxka" liburudendaren erreferentzia.
- (Frantsesez) Elkarrizketa Urangari[Betiko hautsitako esteka] Ekaitza aldizkarian.