Paul Lauterbur
Paul Christian Lauterbur (Sidney, Ohio, 1929ko maiatzaren 6a - Urbana, Illinois, 2007ko martxoaren 27a) estatubatuar kimikaria izan zen. 2003ko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Peter Mansfieldekin batera erresonantzia magnetiko bidezko irudigintzaren garapenean egindako lanagatik.
Gaztetan laborategi bat eraiki zuen bere etxean. Gero kimika ikasi zuen Pittsburgheko Unibertsitatean. 1963tik 1985era Stony Brook Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta 1985etik hil zen arte Illinoisko Unibertsitatean, Urbanan.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |