Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Pico Turquino (1.974 m) Kubako mendirik altuena da. Karibeko uharte honetako hego-ekialdean dagoen Sierra Maestra mendilerroan dago.

Pico Turquino
Datu orokorrak
Garaiera1.974 m
Prominentzia1.974 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak19°59′22″N 76°50′09″W / 19.9894°N 76.8358°W / 19.9894; -76.8358
MendikateaSierra Maestra
Herrialdea Kuba
Kubako probintziaSantiago de Cubako probintzia
Babestutako-eremuaTurquino National Park (en) Itzuli

Ezaugarriak

aldatu

Lehenago "Pico Real del Turquino" izenaz ere ezaguna zen[1]. Etimologia baten arabera "turkesa" izenetik letorke[2].

Kubako mendilerro nagusia den Sierra Maestrako erdialdean dago, kostaldetik oso hurbil; baso eta ibaiz betetako eremua da, bide nagusietatik kanpora izugarri itxia dena. Landare eta fauna aberastasun handiko lurralde babestua da eta Parke nazional bati izena ematen dio[3]. Tontorrean Jilma Madera eskultorearen José Martíren busto bat dago[4]; geroago gerrillari aritu zen Celia Sánchez Manduleyk eta bere aitak ipini zuten 1953an, Martíren jaiotzaren mendeurrenean.

Igoera

aldatu

Bere tontorrera heltzeko bideak bai Santiagoko bai Granmako probintzietatik ateratzen dira; Turquino lehenaren barruan dago; bigarrenaren mendirik garaiena La Bayamesa (1.730 m, mendikate berean) da. Hegoaldetik kostaldetik bertatik ateratzea posible da, ia 2.000 metroko desnibelari aurre eginez; horixe da biderik laburrena. Ipar-mendebaldetik bide luzeago baina ez halabeharrez zailago bat dago. Goraino heltzeko bidean gorabehera ugari pasatu behar dira; zenbait tartetan bideak asko ixten dira.

Erregistratutako lehen igoera (eta ez "aurkikuntza", zenbait iturrik aipatzen duten bezala) 1915ekoa da; Regino Verdecia eta Joaquín Rodríguez kubatarrek Erik Leonard Ekman eta Johann August Nystrom zientzialari suediarrak lagundu zituzten tontorra zapaltzeko orduan[5].

Historikoa

aldatu

XVI. mendean Gerardus Mercator kartografo flandestarrak egindako mapa batean "Tarquino" izena agertzen da[6].

1957an Kubako Iraultza aurrera atera zuten gerrillariak mendiaren inguruan ibili ziren. Sierra Maestran 200 bat lagun bildu ziren; 1958an Fulgencio Batista diktadorearen tropek taldea desagertarazteko saiakera egin bazuten ere ez zuten lortu eta harrezkero gerrillariek kontrolpean izan zituzten lurrak handituz joan zen. Tontorra bera pribatua izan zen 1958ko urria arte[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. Bi izenak Guije.comen.
  2. Pico Turquino, la montaña azul o el monte de los turcos, Kubako Kanpo Harremanetarako Ministerioa.
  3. Batzuetan Parque Nacional Sierra Maestra ere deitua.
  4. Bustoa ikusgai.
  5. Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, 2008, Bilbo, 34-35.or.
  6. Cubahora.cu[Betiko hautsitako esteka]
  7. Albistea Juventud rebelde webgunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu