Pierre-Nérée Dassance
Pierre-Nérée Dassance (Uztaritze, 1801eko maiatzaren 12a - Baiona, 1858ko otsailaren 23a) lapurtar elizgizona izan zen. Abade, Baionako kalonje eta Montpelliergo bikario nagusia izan zen. Irakasle egon zen Larresoron 1825. urtean, eta Parisko Saint-Louiseko kaperau izendatu zuten. Itun berriaren eta Kristoren imitazioaren itzulpen bana egin zuen. Liburutegi aberatsa bildu omen zuen bizitzan zehar.
Pierre-Nérée Dassance | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uztaritze, 1801eko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1858ko urtarrilaren 25a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa eta Biblian aditua |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.