Plagio
Plagioa "besterenak diren obren kopia edo imitazioa da, norberak eginak balira bezala azaltzeko egiten dena".[1] Alor akademikoan, plagioa da inoren hitzak edo ideiak norberarenak izango balira bezala erabiltzea. Iruzurra egiteko eratzat eta praktika txartzat hartzen da. Legalki, beste norbaiten lana propioa bezala aurkezten denean egile-eskubideen aurkako arau haustea da. Historikoki Marko Valerio Martzial idazle erromatarrak kontzeptua bere epigrama batean azaldu zuen lehenengoa izan zen, I. mendean. XVI. mendean hitza beste hizkuntzerata zabaldu zen baina XIX. mende arte plagioa ez zen delitutzat jo egingo.
Etimologia
aldatuPlagio hitza latinetik dator, plagiārius: «bahiketa», plagium: «bahitzaile» parekoa. Hitza plagatik dator: «tranpa», «sare». [2]
Erromatar zuzenbidean plagio bahitze ekintza bat zen, ondoren, bahitua esklabu bezala saltzeko, nahiz eta liberto izan.
Jabetza intelektuala
aldatuJabetza intelektuala izaera pertsonaleko edota ondare izaerako eskubide multzoa da, eta egileari eta beste titular batzuei haien lan eta prestazioak antolatzeko eta ustiatzeko aukera ematen die. Jabetza horrek egilearen eskubideak egileari bere lana babesteko marko legala ematen dio. Estatu bakoitzaren legediaren arabera, arau hauste honek zigor desberdinak ekar ditzake: zigor ekonomikoa, espetxe zigorra eta eragindako kalteak ordaindu beharra.
Orokorrean, legedietan "plagio" kontzeptua ez da horrela agertzen, jatorri ez-legala den kontzeptua izateagatik.[3]
Plagioen adibideak
aldatuJabetza intelektualak edozein euskarritako jatorrizko sormen lan artistiko, zientifiko eta literarioak babesten ditu: liburuak, idazlanak, musika-konposizioak, lan dramatikoak, koreografiak, ikus-entzunezko lanak, eskulturak, lan piktorikoak, planoak, maketak, mapak, argazkiak, ordenagailu programak eta datu-baseak. Interpretazio artistikoak, fonogramak, ikus-entzunezko grabazioak eta irrati emankizunak ere babesten ditu jabetza intelektualak. Zentzu orokorrean plagioak dira adibidez:
- Liburuetan beste liburuen ideiak, gertabideak edo historia antzekoak.
- Itzulpenak izaera hori aipatu gabe.
- Filmak: ideiak azaltzeko antzekotasunak erakusten dituztenean.
- Asmakizunak, aurretik patentatua dagoen beste baten antzekotasuna duenean.
- Beste arte-lanekin antzekotasuna duten lanek.
- Ideiak besterik gabe.
- Markak, beste produktuen bereizgarriak barne:
- Logotipoak
- Koloreak
- Formak
- Esaldiak
Gertabide berdina lan desberdinetan printzipioz ez da plagioa, era originalean azalduta baldin badago. Egile-eskubideak ez da ideien gainekoa, azaltzeko moduan gainean baizik.[4]
Autoplagio
aldatuMundu akademikoan oso ohikoa da autoplagio deitzen diogun aktibitatea. Funtsean, egile batek bere aurreko testua hartzea eta berria bezala aurkeztea da, batzutan izenburua nolabait aldatuta. Oso ohikoa da eta askotan, aldizkari zientzifikoetan argitaratzen diren artikuluak beste lanen bertsio aldatuak dira. Hori egiteko ere sarritan emaitza berriak azaltzeko dela esaten ohi da, aktibitatea zuritzeko moduan. Autoplagioa ez da delitua baina bai iruzur mota bat zeren eta berriak bezala aspaldiko lanak aurkezten baitira. Gaur egun, Interneteri esker, nahiko erraza izaten da autoplagioak detektatzea.[5]
Plagio ezagunak literaturan
aldatu- Celio Malespini (Venezia, 1531-Verona, 1609), Ducento Novelle del Sig. Celio Malespini, nelle quali si raccontano diversi avvenimenti cosi lieti come mesti e stravaganti liburuan Jorge de Montemayor, Francesco Cieco da Ferrara eta Anton Francesco Doniren eleberriak kopiatu zituen.
- Jorge Bucayk Shimriti liburuan Mónica Cavalléren La sabiduría recobradaren 60 orri plagiatu zituen. Egileak akats bat izan zela esan zuen.[6]
- Xabier Letek 1992an Biziaren ikurrak poesia liburuan Rainer Maria Rilke eta Carles Riba poeten 15 poematik gora plagiatu zituen.[7]
- Lucia Etxebarriak behin baino gehiagotan plagio akusazio jaso du. Ya no sufro por amor (2005) liburuan, esaterako, Jorge Castelló psikologoaren artikulu bat jaso zuen egilearen izena aipatu gabe.[6]
- Bernardo Atxaga. Obabakoak liburuan: "Ondo plajiatzeko metodoaren azalpen laburra eta adibide bat". Bernardo Atxagak Auguste de Villiers de L'Isle-Adam idazlearen ipuin bat hartu zuen oinarritzat, ipuinaren bertsio aldatua egiteko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.euskaltzaindia.eus/index.php/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&lang=eu&sarrera=&sarrera2=&sarrera3=&kat=&num=&adm=&eus=&err=&gar=&sai=&ona=&style=&gramNote=&def=&adb=&adohar=&erref=&saohar=&taxon=&aurreratu=9&orria=307
- ↑ Dizionario Garzanti della lingua italiana. Aldo Garzanti Editore s. p. a. Milano, Italia. 1980.
- ↑ Temiño, Ignacio (2015). El Plagio en el Derecho de Autor. Civitas, Aranzadi (Thomson Reuters). ISBN 978-84-470-5270-7.
- ↑ Landes William y Posner Richard, (1989) "An economic analysis of Copyright Law". Journal of Legal Studies, 18: 325.
- ↑ Errami, Mounir; Hicks, Justin M.; Fisher, Wayne; Trusty, David; Wren, Jonathan D.; Long, Tara C.; Garner, Harold R.. (2008-01-15). «Déjà vu--a study of duplicate citations in Medline» Bioinformatics (Oxford, England) 24 (2): 243–249. doi: . ISSN 1367-4811. PMID 18056062. (Noiz kontsultatua: 2018-01-18).
- ↑ a b http://www.estandarte.com/noticias/varios/los-plagios-literarios-ms-famosos_1076.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20190423201801/https://www.berria.eus/paperekoa/2048/032/001/2018-01-14/leterenak_direnak_eta_ez_direnak.htm