Politburo
Politburo hitza errusierazko Политбюро (Politbyuró) hitzetik dator, hots, Политическое бюро (Politítxeskoye byuró) laburduratik. Euskaraz, Bulego politikoa da eta hainbat alderdi politikoren organo exekutibo nagusiari erreferentzia egiten dio, batez ere alderdi komunistenari.
Estatu sozialistetan, Politburoa botere organo nagusia da, eta Batzorde Zentralak aukeratzen du; azken hori Kongresuak —erabakitze organo gorena— aukeratzen du.