Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Puritanismoa XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran Ingalaterran sortutako doktrina protestante erradikala izan zen, bertan, 1640 eta 1660 artean bereziki, nagusi izan zena, eta geroago Ipar Amerikako kolonietan zabaldu zena, Estatu Batuetako ipar-ekialdea izan zen lurraldean. Eliza Anglikanoa guztiz eraberritzeko xedea zuen, jatorrizko kristautasun garbia aldarrikatuz, Biblia doktrinaren legezko iturri bakartzat hartuta. Jakue I.aren (1603-1625) gobernuaren erasoak zirela kausa, puritano asko aurrena Holandara erbesteratu ziren eta gero, Amerikara. Plymouth, Massachusetts, Connecticut eta beste kolonia batzuk sortu zituzten. 1660an, erregetza berrezarri zenean, gainbehera egin zuen; hala ere, haren ideiek Amerikan denbora luzez iraun zuten indarrean: puritanoek demokrazia-iturritzat azaldu zituzten eta politikara zabaldu.

XVII. mendeko teologo puritano ezagunenak: Thomas Gouge, William Bridge, Thomas Manton, John Flavel, Richard Sibbes, Stephen Charnock, William Bates, John Owen, John Howe, Richard Baxter.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu