Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Rosa Díez

politikari espainiarra

Rosa Díez González (Sodupe, Bizkaia, 1952ko maiatzaren 27a - ) euskal herritar politikaria eta Aski da! elkarteko kidea. 2016rarte, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) alderdiko kide izan zen eta urte horretan alderdi hau desegitearen aldeko iritzia eman zuen.[1] Urtetan zehar PSOEko kidea izan eta bertan kargu esanguratsuak bete ondoren 2020ko Espainiako Hauteskunde Orokorretan Alderdi Popularreko Pablo Casadoren alde lerratu zen.[2]

Rosa Díez

(2012)

Q73779642 Itzuli

2011ko abenduaren 15a - 2016ko urtarrilaren 13a

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2011ko azaroaren 29a - 2016ko urtarrilaren 13a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2011ko abenduaren 13a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Porte-parole d'Union, progrès et démocratie (en) Itzuli

2007ko irailaren 16a - 2015eko uztailaren 12a - Andrés Herzog

Europarlamentaria

2004ko uztailaren 20a - 2007ko abuztuaren 28a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 2004ko Europar Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a
Barrutia: Espainia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 1999ko uztailaren 6a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 1999ko uztailaren 6a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1994ko azaroaren 30a - 1995eko otsailaren 28a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1994ko azaroaren 30a - 1995eko otsailaren 28a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

1991ko urriaren 4a - 1998ko uztailaren 3a - Belen Greaves

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IV. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1990eko abenduaren 18a - 1994ko abuztuaren 30a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Q73755205 Itzuli

1987ko ekainaren 20a - 1991ko ekainaren 15a

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko irailaren 3a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1990eko abenduaren 18a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia

Q73759438 Itzuli

1983ko maiatzaren 24a - 1987ko apirilaren 15a

Q125288983 Itzuli

1982ko apirilaren 2a - 1983ko martxoaren 10a

Q73755540 Itzuli

1979ko maiatzaren 3a - 1983ko martxoaren 10a
Bizitza
JaiotzaGueñes1952ko maiatzaren 27a (72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaHeraclio Díez Rozas
AmaMaría González Pérez
Ezkontidea(k)José Ignacio Fernández de Ochoa (en) Itzuli  (1974 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta funtzionarioa
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Madril
Enplegatzailea(k)Dun & Bradstreet (en) Itzuli  (1970 -  1973)
Jasotako sariak
KidetzaPSE-EE
Euskadiko Alderdi Sozialista
Unión General de Trabajadores
Aski da!
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Facebook: Rosa.Diez.Gonzalez Twitter: rosadiezglez LinkedIn: rosadiez Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Aita sozialista zuen. Francoren garaian, atxilotu eta hiltzera zigortu zuten, nahiz eta azkenean beste zigor bat ezarri zioten. Rosa Diez, administratibo ikasketa eginda, Bizkaiko Foru Aldundian funtzionario aritu zen.

Politikagintzan, PSE-EEn hasi zen Rosa Diez. Eusko Jaurlaritzan Turismo sailburua izan zen 1991ko urriaren 4tik 1998ko otsailaren 3 arte, Jose Antonio Ardanza lehendakari zela. Eusko Legebiltzarkide ohia izan da. 1999tik 2007 arte PSEren eskutik Europako Parlamentuan jardun zuen, harik eta alderdia utzi arte.

PSOEren barruan Idazkari Orokorra izateko aurkeztu zuen bere burua 35. Kongresu Federalean (2000ko ekainean, non Jose Luis Rodriguez Zapatero hautaturik atera zen. PSE-EEko Idazkari Orokorra izateko ere aurkeztu zen, baina berriro galdu zuen.

Azken urteotan oso kritikoa agertu zen Rosa Diez PSOE zein PSE-EEko agintariek hartutako hainbat ekimen eta erabakirekin, batez ere terrorismoaren aurkako borrokari edo abertzaleekiko harremanei dagokienez. Ermuko Foroak edo Asociacion de Victimas del Terrorismo elkarteek antolatutako manifestaldietara joan ohi da Rosa Diez, bere alderdiak osatzen duen gobernuaren politikaren kontra protestatzera ere. Alderdi Sozialistako zenbait kidek, hala nola Odon Elortzak, alderdia uzteko eskatu diote Rosa Diezi, leialtasunik ez erakusteagatik.

2007ko abuztuan Alderdi Sozialista utzi eta Fernando Savaterrekin eta Carlos Martinez Gorriaranekin, besteak beste, Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia (UPyD) sortu zuen. Alderdiak Espainiako Konstituzioaren defentsa eta Espainiako politikaren berrikuntza aldarrikatzen zituen. Berehala, Díez alderdiaren lider eta buru bilakatu zen. 2008 urtean Espainiako Kongresuko diputatu hautatu zuten; alderdi horrek hauteskundeetan eskuratu zuen diputatu jarleku bakarra izan zen. 2011 urtean berriz hautatu zuten diputatu, alderdiak bost jarleku eskuratuta. 2015eko maiatzean Europako hauteskundeetan lorturiko emaitza txarrak direla eta, alderdiaren buruzagitza utzi zuen. 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan UPyD alderdiak ez zuen jarlekurik eskuratu; berehala, Díezek erretiroa hartu zuen, bere funtzionario-plazara aktiboki itzultzeari uko eginda.

2019ko abenduaren 31ean, Rosa Díezek Espainiako Alderdi Sozialistako kideak Alemania Naziko holokaustoaren eragileen konplizeekin alderatu zituen, ERC alderdiarekin itun batera iristeagatik.[3][4]

1989 urtean Nazioarteko Elkartasuna GKE-a eratu zuen PSE-EE-ko beste politikariekin batera, haien artean Niko Gutiérrez (gaur egun VOX-en), Paulino Antuñano Maruri[5][6] eta Benjamín Respaldiza Fernández[7].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu