Samantha Stosur
Samantha Jane Stosur (Brisbane, Australia, 1984ko martxoaren 30a) tenis jokalari profesional australiarra da.
Ibilbidea
aldatuBinakako kategorian 25 titulu irabazi ditu, horien artean hiru Grand Slam, AEBetako irekia eta bi Roland Garros. Lisa Raymondekin batera,[1] WTA Tour Championsa irabazi du birritan. Baita ere bi Grand Slam binakako mistoen kategorian, hain zuzen ere Australiako irekian 2005. urtean Scott Draper bikote izanik eta Wimbledona 2008an Bob Bryanekin batera.
Binazkakotan Raymondekin batera munduko lehen bezala egon da kokatuta eta laugarrena banakakotan.
Nahiz eta binazkakoetan arrakasta ugari izan dituen, gaur egun, banakakotan aritzen da gehiago. Banakakotan, bi WTA titulu ditu Samanthak, lehenengoa 2009ko urrian lortu zuen Osakan, aurreko bost finaletan huts egin ostean, eta bigarrena berriz, Charlestonen 2010eko apirilean.[2] Grand Slameko finalaurrekora heltzea lortu zuen 2009. urtean Roland Garrosen, bidean, Elena Dementieva garaituz baina Svetlana Kuznetsovaren aurka porrot eginez. Txapelketa horretan bertan, munduko lehenak izandako zortzi jokalari garaitu zituen: Dinara Sáfina, Serena Williams, Lindsay Davenport, Caroline Wozniacki, Jelena Jankovic, Justine Henin, Amélie Mauresmo eta Ana Ivanović.
2011ko irailean, AEBetako irekiko txapelduna bihurtu zen, sarritan Gran Slamean txapeldun izandako Serena Williamsi garaitu ostean. Margaret Courtek 1973. urtean irabazi zuenetik lehenengo txapeldun australiarra izan da, baita ere Evonne Goolagong Cawleyek 1980an Winbeldon irabazi zuenetik, kantxa gogorrean berriz, Gran Slama irabazi duen lehen australiarra da.[3]
Bizitza pertsonalari dagokionez, 2020. urtean ama bihurtu zen bere bikotea den Liz Astilingekin batera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2006-11-12). «Lisa Raymond y Samantha Stosur, campeonas en dobles» AS.com Noiz kontsultatua: 2021-04-26
- ↑ (Gaztelaniaz) «Samantha Stosur y el alargue de una carrera llena de vaivenes» Canal Tenis 2020-04-17 Noiz kontsultatua: 2021-04-26
- ↑ (Gaztelaniaz) «Puntodebreak» Puntodebreak Noiz kontsultatua: 2021-04-26