Skyfall
Skyfall 2012ko Sam Mendes ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma da, Ian Fleming idazlearen James Bond pertsonaiaren istorio eta eleberrietan oinarritua. Bertan, Daniel Craig, Javier Bardem, Ralph Fiennes, Naomie Harris, Bérénice Marlohe, Albert Finney eta Judi Dench aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuJames Bondek (Daniel Craig), Britainiar Zerbitzu Sekretuetako agente sekretu onenak, bere buruzagi M-rekiko (Judi Dench) leialtasuna proban jarri da, azken horren iragana samintzeko itzulti denean. Une berean, MI6ak eraso bat jasan eta 007 agente sekretuak Silva gaizkilearen (Javier Bardem) arriskutsua topatu eta ezeztatu behar du. Hartarako, Eve Monneypenny (Naomie Harris) agentearen laguntza du.
Aktoreak
aldatuAktorea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|
Daniel Craig | James Bond | 007 agente sekretua; pertsonaia 3. aldiz antzeztu zuen. |
Javier Bardem | Raoul Silva | Gaizto nagusia eta ziberterrorista; haren ustez, traizionatu dutenen aurka mendekatu nahi du. |
Judi Dench | M | Pertsonaia 7. eta azken aldiz antzeztu zuen. |
Ben Whishaw | Q | Paper hartan aritu den aktorerik gazteena da. |
Ralph Fiennes | Gareth Mallory | MI6ko Inteligentzia, Segurtasun eta Kontrol Batzordeko presidentea. |
Naomie Harris | Eve | Neska berria |
Bérénice Lim Marlohe | Sévérine | Bond nesketako bat |
Albert Finney | Kincade | Bondarren etxaldeko zaindaria |
Filmalekuak
aldatuHainbat lekutan girotu zen: Pinewood estudioak eta Londresko Whitehall barrutia (Ingalaterra), Duntrune gaztelua (Eskozia), Estanbuleko Sultà Ahmet plaza (Turkia) eta Shangai hiria (Txina).
Kanpo estekak
aldatu- Skyfall filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)