Tarsis
Tarsis (fenizieraz: 𐤕𐤓𐤔𐤔 tršš, hebreeraz: תַּרְשִׁישׁ Taršîš, grezieraz: Θαρσεις, Tharseis) toponimoa Itun Zaharrean agertzen da. Adibidez:
« | Izan ere, bazituen erregeak, Huram erregearen itsasontziekin batera, Tarsisera joan ohi ziren merkataritza-ontziak; hiru urtez behin, ur handietako merkataritza-ontzi haiek urrez, zilarrez, marfilez, tximinoz eta indioilarrez beteak itzuli ohi ziren. | » |
2 Kro 9:21 |
Baliteke Salomonen ontziak metal preziatuen bila joaten ziren leku urrun batean dagoen hiria izatea. Bere kokapena guztiz ezezaguna da: Ziliziako Tarso, Andaluziako Tartessos, Zanguebar edo Ofir izan liteke. Hitza, gainera, berantago (Jonasen Liburuan batez ere), "Oso urrutiko" eskualdearen sinonimo bihur zitekeen.
Beste hipotesi baten arabera, hitz honek "galdategi" esan nahi du. Orduan, "Tarsisko ontziak" meategietako ontziak izango litzateke. Esamoldeak, gainera, Tarsiseraino nabigatzeko behar ziren "itsas zabaleko ontziak" izan daiteke.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bible de Jérusalem. Paris: Cerf ISBN 978-2-20406063-9...
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |