Tirol
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Tirol (argipena)»
Tirol (Tirol alemanieraz eta Tirolo italieraz) Erdialdeko Europaren mendebaldeko eskualde historiko bat da, Austriako gaur egungo Tirol estatuak eta Italiako eskualdea den Trentino-Adige Garaiak osatua. Lehenengoak Ipar eta Ekialdeko Tirol osatzen dute, eta Adige Garaiak Hego Tirola. Tiroldarrak dira bertako biztanleak.
Hiri nagusiak Innsbruck, Kufstein, Lienz eta Solbad Hall dira.
Orografia
aldatuAlpe mendien erdialdean dago, eta lurralde guztiz menditsua da (Wildspitze mendia da garaiena, 3.774 m). Inn ibaiak zeharkatzen ditu Ipar Tirolgo lurrak eta Drau ibaiak Ekialdeko Tirolgoak. Haran sakon ugari dago Tirolen, eta Inn eta Drau ibaienak dira luzeenak.
Ekonomia
aldatuBiztanle gehienak Inn eta Drau ibaien haranetan bizi dira. Nekazaritza garrantzitsua da (behi-azienda, esnekiak). Basogintza eta meatzeak (gatza, kobrea, magnesita). Kimika-, farmazia- eta elektromekanika-industria (Innsbruck). Turismoa guztiz garrantzitsua da (neguko kirolak).
Hizkuntzak
aldatuEskualdean nagusiak diren alemanieraz eta italieraz gainera, ladino-hiztunak ere badira.
Tirolgo hiri nagusiak
aldatuHiria | Biztanleak | ||
---|---|---|---|
1 | AUT Innsbruck | 119.584 | |
2 | ITA Trento | 112.142 | |
3 | ITA Bolzano | 100.629 | |
4 | ITA Rovereto | 37.549 | |
5 | ITA Merano | 36.811 | |
6 | ITA Pergine Valsugana | 20.122 | |
7 | ITA Bresanona | 19.786 | |
8 | AUT Kufstein | 17.080 | |
9 | ITA Arco | 16.364 | |
10 | ITA Laives | 16.161 | |
11 | ITA Riva del Garda | 15.818 | |
12 | AUT Telfs | 14.479 | |
13 | ITA Brunico | 14.535 |
Kanpo estekak
aldatuIkus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.