Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Txeieneak[1] Ameriketako Estatu Batuetako Zabaldi Handietan bizi den amerindiar herri bat da.

Talde etniko infotaulaTxeiene

Motaetnia
Biztanleria (osoa)13.500
Hizkuntzaingeles eta Cheyennera
Erlijioakristautasun, Animismo eta Native American Church (en) Itzuli
Geografia
EstatuaAmeriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako amerindiar herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cheyenne».

Txeiene herria bi tribu edo taldetan banaturik dago: Sotaeo'o tribua (Sutaioak) eta Tsétsêhéstâhese (Tsitsistak). Txeiene hitza sioux hizkuntzatik eratorria da eta "Cree Txikia" esan nahi du. Erreserbetan sartu aurretik arapaho eta lakota (siux) herrien aliatuak izan ziren. Garai hartan txeiene herria Zabaldi Handietan barna hedatzen ziren hamar taldetan banatzen zen. Hasi hegoaldetik Colorado estatuan, eta iparraldeko Hego Dakotako Black Hills mendilerroa arte. XVII. mendearen erdialdera talde hauek elkarbanatzen hasi ziren, batzuk Black Hills mendietan mantendu ziren, beste batzuk ordea, Colorado estatuaren erdialdean dagoen Platte ibaiaren inguruan mantendu zirelarik.

Gaur egun iparraldeko txeieneak Montana estatuko hego-ekialdean dagoen euren erreserban bizi dira. Aldiz, hegoaldeko txeieneak eta arapahoak Oklahoma estatuko erdialdean bizi dira. Gaur egun denera 20.000 lagun inguru dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu