Uyuniko gatzaga
Uyuniko gatzaga[1] (gaztelaniaz: Salar de Uyuni), Tunupako gatzaga ere deitua, gatzezko basamortua da, munduko handiena. Boliviako Altiplanoan dago, Potosíko departamenduan, 3.661 metroko garaieran.[2] 10.582 kilometro koadroko eremua hartzen du.[3]
Uyuniko gatzaga | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.661 m |
Mota | Gatz-lautada, turismo-atrakzioa eta solonchak (en) |
Luzera | 140 km |
Zabalera | 110 km |
Azalera | 10.582 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°20′00″S 67°42′00″W / 20.33333°S 67.7°W |
Estatu burujabe | Bolivia |
Boliviaren banaketa administratiboa | Oruroko departamendua |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Duela 40.000, urte aintzira handi bat zegoen han: haren ura lurrundutakoan, gatz-lautada sortu zen. Gatz geruzak 120 metroko sakonera du; guztira, hamar mila milioi tona gatz duela kalkulatzen da. Gatz hori ustiatu egiten da: urtero 25.000 bat tona gatz ateratzen dira, baita boro, potasio, magnesio eta litio ugari ere. Hain zuzen ere, munduko litio-erreserba handienetako bat da.[4]
Turistentzako jomuga desiragarria ere bada, Boliviako lekurik bisitatuenetako bat baita, urtean 60.000 bisita baititu. Azaroa inguruan joaten da turista gehien, izan ere, garai horretako euriek ur-geruza fin batez estalita uzten dute gatz-lautadaren zati handi bat. Itxura magikoa hartzen du orduan. Gainera, sasoi horretan hiru flamenko-espezieren ugalketa-leku ere da. Bestalde, ikusgarriak dira halaber lautadaren erdiko Isla del Pescado uharteko kaktus erraldoiak, 10 metrorainokoak.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Uyuniko gatzaga, ia erabat laua. Elhuyar aldizkaria, 238. zenbakia, 2008/01/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-3-7).
- ↑ Encyclopædia Britannica - Uyuni Salt Flat, britannica.com
- ↑ a b Uyuni, gatzezko desertua. Elhuyar aldizkaria, 286. zenbakia, 2012/05/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-3-7).