Valdemar I.a Danimarkakoa
Valdemar I.a Danimarkakoa edo Valdemar Handia (danieraz: Valdemar den Store; 1131ko urtarrilaren 14a - 1182ko maiatzaren 12a) Danimarkako erregea izan zen 1157 eta 1182 urteen artean.
Valdemar I.a Danimarkakoa | |||
---|---|---|---|
1154 - 1182 ← Svend III.a Danimarkakoa, Kanuto V.a Danimarkakoa - Kanuto VI.a Danimarkakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Schleswig, 1131ko urtarrilaren 14a (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Danimarka | ||
Heriotza | Vordingborg (en) , 1182ko maiatzaren 12a (egutegi gregorianoa) (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | St. Bendt's Church (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Canute Lavard | ||
Ama | Ingeborg of Kyiv | ||
Ezkontidea(k) | Sofia Minskekoa (1154 (egutegi gregorianoa) - | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Estridsen (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | daniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Biografia
aldatuKanuto Lavard printzearen semea zen eta Erik I erregearen iloba. Gerora gizon boteretsua izango zen Absalon elizgizona izan zuen aholkulari bizitza osoan zehar.
16 urte zituela Erik I.ak abdikatu egin zuen eta bere hiru iloba izendatu zituen Danimarkako errege: Svend III.a Sjællandiakoa, Kanuto V.a Jutlandiakoa eta Valdemar I.a, hau ere Jutlandiakoa. Ondorengo 12 urteetan hiruen arteko elkarlana izan beharrean gerra zibila sortu zen. Svend III.a beldur zen Kanuto eta Valdemarren arteko aliantza posibleaz eta biak batera hil nahian oturuntza batetara gonbidatu zituen. Kanuto bertan hil zen baina Valdemar eta Absalonek ihes egitea lortu zuten. Svendek orduan Jutlandia eraso zuen baina galtzaile atera eta bertan hil zen. Valdemar errege bakar bihurtu zen beraz 1157. urtean eta Absalon izendatu zuen Roskildeko apezpiku nagusi 1158an.
12 urteko gerra zibilak Danimarka jota utzi zuen eta herrialdea berreraikitzen aritu zen batez ere Valdemar. Absalonek aholkatuta Pomeraniako Rügen uhartea konkistatu zuen, bertako wendoak Itsaso Baltikoko pirata nagusiak baitziren.
Ondorengoak
aldatuMinskeko (Bielorrusia) Sofia printzesarekin ezkondu zen eta zortzi seme alaba izan zituen, tartean Kanuto VI.a eta Valdemar II.a. Kanuto VI.a zaharrena zenez bera izan zen ondorengoa eta 1202. urtean hil zenean anaia Valdemar II.a bihurtu zen Danimarkako errege.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valdemar I.a Danimarkakoa |
- (Ingelesez) Danimarkako Erregeak