Varadero
Varadero (baɾaˈðeɾo ahoskatua) Kubako hiri bat da, Cárdenas udalerriaren ipar-mendebaldean, Hicacos penintsulan, Matanzasko probintzian, Habanatik 130 kilometro ekialdera dagoena. Ipar-ekialdean Punta Hicacos dago. Kubako Errepublikako lurralde berezia da. Ameriketako Estatu Batuetatik gertuen dagoen puntua da, 30 kilometroko hedadura du, eta horietatik 22 kilometro hondartzetakoak dira. Iparraldean Floridako itsasartea du mugakide, hegoaldean Cárdenasko badia, ekialdean Cárdenasko hirigunea, mendebaldean Sabana Camagüey. 26.680 biztanle ditu, horietatik 7.000 inguru penintsula berean. Haren jarduera ekonomiko nagusia turismoa da,[1] eta horren arabera dago lan indar handiena. Playa Coral arnas hodirako eta urpekaritzarako hondartzarik onenetako bat da. Kubako hondartzarik onena eta munduko hondartzarik onenetakotzat hartua. Kubako harresi koralinorik handienetako bat duen hondartza bat da, non 50 koral espezie eta 50 arrain espezie baino gehiago ikus ditzakegu.
Varadero Varadero | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Kuba |
Kubako probintzia | Matanzasko probintzia |
Izen ofiziala | Varadero |
Jatorrizko izena | Varadero |
Geografia | |
Koordenatuak | 23°08′22″N 81°17′10″W / 23.1394°N 81.2861°W |
Azalera | 32 km² |
Altuera | 4 m |
Demografia | |
Biztanleria | 21.170 (2010) |
Dentsitatea | 662 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1887ko abenduaren 5a |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
Hiri senidetuak | Cancún eta Benito Juárez |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sainsbury, Brendon. (2017). Cuba. Lonely Planet ISBN 978-1-78657-149-6..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kubako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |