.NET
.NET | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2002 |
Azken bertsioa | 4.8.1 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | Microsoft Windows |
Sistema eragilea | Microsoft .NET XML Resource template (UTF-8) (en) , Microsoft .NET XML Resource template (en) , .NET Framework Resource data (en) , .NET Micro Framework TinyFont (en) eta .NET Micro Framework PE executable (en) |
Irakur dezake | Microsoft Windows |
Idatz dezake | Microsoft .NET XML Resource template (UTF-8) (en) , Microsoft .NET XML Resource template (en) , .NET Framework Resource data (en) , .NET Micro Framework TinyFont (en) eta .NET Micro Framework PE executable (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | MIT lizentzia |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Microsoft (mul) eta Xamarin (mul) |
dotnet.microsoft.com | |
.NET plataforma anitzeko eta lengoaia anitzeko Microsoft-en software garapen esparrua da, Internet proiektuaren ardatza dela.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geroz eta handiago bilakatzen ari diren web zerbitzuen negozioei erantzuna emateko Sun Microsystems-en Java plataformari lehia egiteko Microsoft-en proiektutzat har daiteke ere.
.NET plataforma Internet-eko azpiegitura osoa onartzen du, baita HTTP, XML eta SOAP ere. Web zerbitzuen inguruan aplikazioak sortzen ahalbidetzen du ere. Plataforma honekin batera Microsoft-en produktuetan informazioa gordetzeko XML formatua ezartzen da.
Plataforma anitza izateak zera esan nahi du: .NET plataforman eginiko aplikazioa bat, arkitektura desberdinetan egikari daiteke berriz konpilatu gabe baldin eta .NET framework lan eremua instalatu badu.
Kontuan izateko beste ezaugarri bat zera da: programazio-lengoaia desberdinekin programatutako kode atalak proiektu berean sartu daitezke aplikazio bat garatzeko, baldin eta kode atal hauek .NET-en eskakizunekin bateragarriak diren. Honela aplikazio bat Visual Basic.NET-en eta C#-en kodearekin osatuta egon daiteke.
Epe luzera Windows API-ak ordeztu nahi ditu .NET plataformarekin. Gainera sistema eragiletik bulego aplikaziotarainoko produktuak .NET plataforma oinarri izatea nahi du Microsoft-ek.
.NET lan esparrurako Microsoft Visual C#, Visual Basic.NET, Turbo Delphi for .NET, Visual C++, Microsoft Visual J#, Perl, Python, Fortran, ASP.NET , Cobol.NET, APL, Pascal, Eiffel, Haskell, ML, Oberon, Scheme eta SmallTalk programazio-lengoaiak ditugu.
.NET Plataformaren teknologiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
- .NET framework-en gainean aplikazioak exekutatzeko goi-mailako garapen esparrua eskaintzen du Visual Studio .NET-ek
- .NET Building Blocks zerbitzuak:
- Banatutako zerbitzu programagarriak dira. Internetetik edo enpresako sare lokaleko zerbitzari batetik ere deitua izan daiteke. .NET Building Blocks zerbitzuak SOAP protokoloa onartzen duen edozein plataformatatik atzi daitezke.
- .NET framework lan esparrua
- .NET plataformaren oinarria eta lan esparrua da. .NET-eko programazio-lengoaiak, lan-tresnak eta banatuko exekuzioko esparruan aplikazioak garatzea errazten duten zerbitzuak osatzen dute.
.NET Framework-en osagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- .NET-ekin bateragarriak diren programazio-lengoaiak
- Lengoaiak exekutatzeko esparru oinarria CLR (Common Language Runtime)
- .NET oinarri klase liburutegia
- ADO.NET: Datuak y XML
- ASP.NET: Web formularioak eta Web zerbitzuak
- Erabiltzearen interfazea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oinarrizko klase liburutegia
- Visual Basic.NET
- Visual Studio.NET
- ADO.NET
- .NET Show
- CLR
- ASP.NET
- Programazio-lengoaia
- BASIC
- .NET oinarri klase liburutegia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Microsoft .NET
- (Ingelesez)Microsof-en .NET Framework
- (Ingelesez).NET Framework-eko programazio-lengoaien zerrenda
- (Gaztelaniaz) C#-rako ECMA araua Microsoft .NET
- (Gaztelaniaz)CLI-rako ECMA araua