Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Øresund zubia

Koordenatuak: 55°34′35″N 12°49′18″E / 55.57644°N 12.82164°E / 55.57644; 12.82164
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Øresund zubia
Øresundsbroen
Oresund Connection
Denmark–Sweden border
Map
Kokapena
Koordenatuak55°34′35″N 12°49′18″E / 55.57644°N 12.82164°E / 55.57644; 12.82164
Historia
Irekiera2000ko uztailaren 1a
Deskribapena

Øresund zubia (danieraz Øresundsbroen, suedieraz Öresundsbron) Danimarka eta Suedia elkartzen dituen zubi luzea da. Zehatzago esanda, Kopenhage eta Malmö elkartzen ditu Øresund itsasartean barrena. 1999ko abuztuaren 14rako bukatua bazegoen ere 2000ko uztailaren 1ean inauguratu zuten.[1][2]

Egitura

Øresund zubia airetik

Bi trenbide eta autoentzako lau karril dauzka, Europan trena eta errepidea batzen dituen zubi luzeena delarik. 7845 metroko luzera du, zabalera 23'5 metrotakoa da eta pisua azkenik 82.000 tonatakoa. Aipaturiko ia zortzi kilometroek Øresund itsasartearen erdia inguru betetzen dute, gainerakoa Peberholm uhartea artifizialak (4055m) eta ur azpiko tunelak (3510m) osatzen dute.

Zubiak 57 metrotako altuera badu ere itsasontzi gehienek tunela dagoen eremua erabiltzen dute zeharkaldia egiteko. Zubiaren erdialdean bi dorrek esekia dago zubia. Dorreen altuera 204 metrotakoa da, eta zubiek esekitzen duten zatia 490 metro luzerakoa.

Garraioa

Hogei minuturo ateratzen dira trenak Malmöra edo Kopenhagera. Tartean Kopenhageko aireportuan gelditzen da.

Errepidez bidaiak 15 eta 20 minutu artean irauten du, eguraldiaren arabera nabarmen alda daitekeelarik. Ordainsaria 20€koa da motoentzat, 39€koa autoentzat, 105€koa kamioientzat eta 150€koa autobusentzat.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  1. Agirrezabalaga, Eguzki. (2021-10-01). «Zubiak: istorioak ere komunikatzen» bidaiari - bidaia aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).
  2. Suecia, Absolut. (2013-04-24). «Suediako Zazpi Mirariak» Absolut Viajes (Noiz kontsultatua: 2021-11-27).