Botniako badia
Botniako badia | |
---|---|
Mota | Golko |
Geografia | |
Koordenatuak | 65°N 23°E / 65°N 23°E |
Honen parte da | Botniako golkoa |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Botniako badia[1] (suedieraz: Bottenviken; finlandieraz: Perämeri) Itsaso Baltikoko badia bat da, Botniako golkoko iparraldereneko muturra, Finlandiako mendebaldearen eta Suediako ekialdearen artean dagoena.
Geografia
Badiaren hegoaldeko mugatzat Suediako kostaldeko Ricklean ibaiaren itsasoratzea eta Kokkola penintsula txikiaren ekialdereneko muturraren artean hedatzen den lerroa hartzen da.
Badiako urak ez dira oso sakonak, nahiko hotzak dira, eta bertan itsasoratzen diren ibai ugarien ondorioz, gazitasun txikia dute, %0,2 eta 0,4 artean, bertako uretan ur gezatako espezieak ere bizi ahal izatea ahalbidetzen duena, eta tokiren batzuetan ura gizakiek edan ahal izateko egokia izatea.
Izoztuta egoten da 120 egunez urtean, 5 hilabete inguruz, iparraldereneko tokietan metro beteraino sakonera hartuz. Itsasontzi izotz-hausleak erabiltzen dira porturen batzuk zenbait hornigaiz hornitzeko.
Golkoaren ertzean dauden herriak
Badiako herririk garrantzitsuenetako batzuk honako hauek dira:
- Suedia: Skelleftea, Pitea eta Lulea (45.467 biztanle 2005ean)
- Finlandia: Tornio (22.457 biztanle 2009an), Kemi (22.651 biztanle), Oulu (137.360 biztanle), Raahe eta Kokkola (45.766 biztanle).
Golkoan itsasoratzen diren ibaiak
Botniako badiak Suediaren ipar zatia eta Finlandiaren ipar-mendebaldeko zatia bustitzen ditu. Ibairik garrantzitsuenak, mendebaldetik ekialdera joanda, erloju orratzen kontrako zentzuan, Suediatik, hego-mendebaldeko muturretik hasita, honakoak dira:
- Suedian
- Ricklean ibaia Västerbotten probintziaren kostaldean
- Skellefte ibaia Västerbottenen, 410 kilometroko luzera duena.
- Byske ibaia Norrbötten probintzian
- Aby ibaia, Norrbottenen, 165 kilometroko luzera duena.
- Pite ibaia, Norrbottenen, 400 kilometroko luzera duena
- Lule ibaia, Norrbottenen, 460,8 kilometroko luzera duena
- Rane ibaia, Norrbottenen
- Kalix ibaia, Norrbottenen, 460,6 kilometroko luzera duena.
- Sangi ibaia, Norrbottenen
- Finlandia eta Suedia arteko mugan
- Torne ibaia, 570 kilometroko luzera duena.
- Finlandian
- Simojoki ibaia
- Livojoki ibaia
- Kiiminginjoki ibaia
- Siikajoki ibaia
- Pyhajoki ibaia
- Kalajoki ibaia
- Lestijoki ibaia
- Pernhonjoki ibaia
Sukaldaritza espezialitatea
Botniako badiaren suediar zatiak Kalixeko kabiarra egiten den uhartedi handi bat du, Europar Batasunaren Adierazpen Geografiko Babestua duen sukaldaritza espezialitatea (Kalix Botniako badiako suediar hiri bat da). Nagusiki koregono zuriaren arrautzak dira, baina ibaiek ur geza ugari daramatenez, arrainen arrautzen zaporea aldatu egin da, toki honetan zaporean bakarrak bihurtuz.
Laponia suediarreko ibaiak handiak dira, eta ur geza kopuru handia daramate Botniako badiara, 40 milioi metro kubiko baino gehiago urtero. Badiaren finlandiar zatian ur gezaren sarrera txikiagoa da, hondoa harrizkoa da, eta ez oso sakona, eta, beraz, ez da koregono zuriarentzat arrautzak jartzeko toki egokia. Kalix löjroma Botniako badiako suediar zatiko berezia da.
Erreferentziak
- ↑ 159. araua. Europako toponimia fisikoa. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-02-13).