Citlaltépetl
Itxura
Citlaltépetl Pico de Orizaba | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 5.636 m |
Prominentzia | 4.922 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°02′N 97°16′W / 19.03°N 97.27°W |
Honen parte da | Volcanic Seven Summits (en) Seven Third Summits (en) |
Mendikatea | Zeharkako Sumendi-ardatza |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Puebla |
Lehen igoera | F. Maynard eta G. Reynolds, 1848an[1] |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Citlaltépetl[2](nahuatleraz citlalli-, "izar" eta tepētl, "mendi") edo Pico de Orizaba Mexikoko Puebla eta Veracruz estatuen artean dagoen sumendia da. 5.610 metroko[3] garaierarekin Mexikoko mendirik gorena da eta Ipar Amerikako hirugarrena, McKinley eta Logan mendien ondotik. Krater eliptikoa du: ardatz nagusia 478 metrokoa da eta ardatz txikia 410 metrokoa. Kraterrak 154.830 m2-ko azalera eta 300 m-ko sakonera du. Gailurrean betiereko elurrak daude.
Citlaltépetl Ardatz Neobolkanikoaren eta Ekialdeko Sierra Madreren arteko elkargunean dago, Veracruz hiritik 110 km mendebaldera. Sumendi jardueragabea da, baino ez itzalia. Espainiarrak iritsi zirenetik 1537, 1545-65?, 1566, 1569, 1613, 1630 eta 1687an izan dira erupzioak.
Erreferentziak
- ↑ Israel C Russell. Volcanoes of North America - A Reading Lesson for Students of Geography and Geology. READ BOOKS, 2010
- ↑ Hizkuntzaren Mexikar Akademiak biak onartzen ditu, baina Citlaltépetl hobesten du. Diccionario Geográfico Universal - Letra C. Academia Mexicana de la Lengua (Noiz kontsultatua: 2010-9-26).
- ↑ INEGI
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Citlaltépetl |