Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Eromenaren laudorioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:23, 29 azaroa 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Erasmo Rotterdangoaren obra, jatorriz latinez idatzia. Ergelkeriaren laudorioa bezala ere itzul zitekeen. XVI. mendearen hasieran argitaratu zen, 1511n lehen aldiz. Inprimatutako saiakera da. Faustino Perisauli italiarraren De triumpho stultitiae lanean inspiratuta dago. Perisauli Tredoziokoa zen. Itzulpen batean «Erokeriaren laudorioa» agertzen da, «moria» (grekoz) «ergelkeria», «zentzugabekeria» edo «erokeria» delako.

Erasmok berak esandakoaren arabera, astebetean idatzi ondoren, Tomas Moro adiskideak Bucklersburyn zuen etxean egin zuen lana; idatzi, berrikusi eta garatu egin zuen. Izenburua, obran ohikoa den zentzu bikoitzean, "Tomas Mororen goraipamena" bezala ere uler liteke.

"Eromenaren laudorioa" mendebaldeko literaturan eragin handiena duen lanetako bat da, eta erreforma protestantearen katalizatzaileetako bat izan dela esan ohi da.

Obra hau, Erasmoren beste batzuekin erkatuz gero txikia den arren, autorearen helduaroko obra da. Bere ironia kutsua gorabehera, helburu hezitzaileak dituen obra da. Autore greko eta latindar ugariren aipuz hornitua dago, egilearen erudizioaren erakusgarri. Barrenean liburuak dei etiko-erlijioso bat egin nahi du, Unibertsitatea eta Eliza katolikoaren ohitura txarrak kritikatzen dituen bitartean, ironia kultu eta ikasiaren ildotik, irreberetzia apur batekin, bere garaikideek hain gustuko zutenez. Obrak bere konposizioan zailtasun batekin topo egiten du: eromena eta arrazoiaren arteko antitesi luzatuan irakurlea erne edukitzearekin, eta txairoki gainditzen du eragozpena graziaz beteriko pasarteei esker.[1]

  1. «Eromenaren laudorioa KLASIKOAK bilduma - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).