Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Free-jazz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Free-jazz
SorreraXX. mendea.
SorlekuaAEB eta Europa
HedapenaMundu osoan.
Instrumentuaktronpeta, korneta, tronboi, saxofoi, txirula, klarinete, piano, kontrabaxu, bateria, perkusio.

Free-jazza (ingelesezko terminoa; hitzez hitz euskaraz, "jazz librea") jazz-estilo bat da, muga formalen mendekotasuna murrizten duena. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan garatu zen. Estiloaren aitzindariak Ornette Coleman, Cecil Taylor, Albert Ayler, Archie Shepp, Bill Dixon eta Paul Bley musikariak izan ziren. Nahiz eta, agian, adibiderik ezagunenak John Coltraneren azken lanak izan.[1]

Ornette Coleman

Free-jazza sortu zeneko garaiarekin lotuta egon arren, hainbat musikarik gaur egun arte eutsi diote estiloari, eta jazzaren barruko bilakaerarekin jarraitu dute. Nabarmentzekoak dira Peter Brotzmann, Cecil Taylor, Mars Williams, Theo Jörgensmann, Ken Vandermark edo William Parker.

Carla Bley, 2012

Etxetik hurbilago zegoen Intercommunal Free Dance Music Orchestra, hirurogeita hamarreko hamarkadan Frantziaren estiloaren aitzindaria, François Tusques pianista eta konpositorea eta Carles Andreu kantari katalana buru zituela.

Free Jazz diskoa eta Ornette Coleman aitzindaria

Dizzy Gillespie

Izenburutik bertatik, jazzaren mundua iraultzera etorri zen Free Jazz (1960), Ornette Coleman saxofoi jolearen seigarren diskoa izan zena. Jazz askea. Berak zioen ez zela bere asmoa probokatzea eta jazz mundua zatitzea, baizik eta jazzak erraietan zeraman askatasunean sakontzea, baina Free Jazz-ek proposatzen zuen inprobisazio ariketa libreak eztabaida handiak piztu zituen diskoa argitaratu zutenean. «Ez dakit zer jotzen duen, baina ez da jazza», adierazi zuen irmoki, esate baterako, Dizzy Gillespiek, jazz modernoaren eta bebop-aren aitaponteetako batek.[2]

Cecil Taylor

Inprobisazioan sinesten zuen Colemanek, eta Free Jazz-en aurretik grabatutako lanek ere zaletasun horri erantzuten zioten. Talde lanean jartzen zuten, gainera, arreta, jazz taldeetan ezarria zegoen hierarkiari muzin eginez. «Gure musikaren parterik inportanteena inprobisazioa da, ahalik eta modu bat-batekoenean egiten duguna. Musikari bakoitzak bere musika adierazpideekin egiten dio ekarpena formari». Something Else!!! (1958), The Shape of Jazz to Come (1959), Change of The Century (1959) eta This Is Our Music (1960) diskoek bide aske hori markatu zuten, baina artean iristear zen jazz munduaren parte handi batek probokaziotzat joko zuen diskoa: Free Jazz.[2]

Musika inprobisatua egin nahi horrekin, Colemanek bizkarra eman nahi zien jazzaren barruan ezinbestekoak ziren hainbat kontzepturi, hala nola melodiari, harmoniari eta erritmoari, eta «jotze hutsean» jarri nahi zuen ardatza. Asmo horrekin sartu zen estudiora 1960ko abenduaren 21ean. Bi laukote osatu zituen —batean, Eric Dolphy (klarinetea), Freddie Hubbard (tronpeta), Charlie Haden (kontrabaxua) eta Ed Blackwell (bateria) zeuden, eta bestean, berriz, Coleman bera, Don Cherry (tronpeta), Scott LaFaro (kontrabaxua) eta Billy Higgins (bateria)—; biak aurrez aurre paratu, bakoitzari kanal bat egokitu, eta jotzen hasi ziren. Inprobisazio askean aritu ziren 37 minutuz, eta, denbora hori igarota, bukatu egin zuten. Disko bat osatzeko moduan. 37 minutu horietan, baina, bi laukoteek borroka solasaldiak garatu zituzten, izpiritu aske horri erantzunez. Horren ondorioz, asko izan ziren Free Jazz zentzu handirik gabeko kakofoniatzat hartu zutenak, jario atonal gisa ulertu zutenak. 37 minutu haiek polifonia anarkiko bat zirela pentsatu zutenak.[2]

Charles Mingus, 1976
Ornette Coleman

Colemanek, baina, garbi zuen berea ez zela beste musikari batzuek aurretik urratutako bideetan sakontzea. Haiengandik ikasi bai, baina beste norabait joan nahi zuen. «Ez dut maparik segitu behar hanka sartzeko; nik neuk bakarrik sartu dezaket hanka». Horregatik uneari berari ematen zion garrantzia, unean bertan sortzen zenak zuen pisua beretzat.[2]

Free Jazz-ek eztabaida latzak eragin zituen argitaratu zutenetik bertatik, eta, urte gutxi batzuk geroago Bob Dylanek bere musika elektrifikatu zuenean bezala, traidoretzat ere jo zuten jazz musikari batzuek. Izan zen, hala ere, Colemanek egiten zuena defenditu zuenik ere, eta Free Jazz irten aurretik ere, Charles Mingusek mahai gainean jarri zuen bere iritzia: «Ornette Colemanen musika defenditzen badut, ez dut esan nahi guztiok hark bezala jo behar dugunik; harengandik ikasi dudana da Charlie Parkerrek bezala jotzeari utzi behar diogula»[2]

Free-jazzeko artistak

John Coltrane, 1961
Sun Ra, 1973
  • Chicagoko Arte Ensemble
  • Richard Abrams muhala
  • Albert Ayler
  • Marshall Allen
  • Roland Kirk
  • Carla Bley
  • Anthony Braxton
  • Don Cherry
  • Coleman ornettea
  • John Coltrane
  • John Gilmore
  • John Zorn
  • Sun Ra
  • George Adams
  • Derek Bailey
  • Han Bennink
  • Charles Mingus
  • Blackwell
  • Ernest Dawkins
  • Eric Dolphy
  • Scott Fields
  • Mike Garson
  • Charles Gayle
  • Globe Unity Orchestra
  • Joe Harriott
  • Theo Jörgensmann

Sakonago irakurtzeko

  • (Ingelesez) Rivelli, Pauline, and Robert Levin (eds.) (1979). Giants of Black Music. New York: Da Capo Press.
  • (Ingelesez) Sinclair, John; Robert Levin (1971). Music & Politics. New York: World Publishing Co.
  • (Ingelesez) Sklower, Jedediah (2006). Free Jazz, la catastrophe féconde. Une histoire du monde éclaté du jazz en France (1960-1982). Collection logiques sociales. Paris: Harmattan. ISBN 2-296-01440-2.
  • (Ingelesez) Such, David Glen (1993). Avant-Garde Jazz Musicians: Performing "Out There". Iowa City: University Of Iowa Press. ISBN 0-87745-432-9 (cloth) ISBN 0-87745-435-3 (pbk.).
  • (Ingelesez) Szwed, John F. (2000). Jazz 101: A Complete Guide to Learning and Loving Jazz. New York: Hyperion. ISBN 0-7868-8496-7.
  • (Ingelesez) Gray, John (1991). Fire Music: A Bibliography of the New Jazz, 1959-1990. Westport, CT: Greenwood Press. ISBN 9780313278921.
  • (Ingelesez) Mazzola, Guerino (2008). Flow, Gesture, and Spaces in Free Jazz. Heidelberg, D: Springer. ISBN 978-3540921943.
  • (Ingelesez) Gray, John (2019). Creative Improvised Music: An International Bibliography of the Jazz Avant-Garde, 1959-Present. Nyack, NY: African Diaspora Press. ISBN 9780984413485.
  • (Ingelesez) Schwartz, Jeff (2018). Free Jazz: A Research and Information Guide. New York: Routledge. ISBN 9781138232679.
  • (Frantsesez) Guillaume Belhomme, Giant Steps / Way Ahead, Marseille, Le mot et le reste, 2009 / 2011.
  • (Frantsesez) Philippe Carles & Jean-Louis Comolli, Free jazz / Black power, Folio, Gallimard, 2000. (1re édition en 1971 aux éditions Champ libre)
  • (Frantsesez) Vincent Cotro, Chants libres : le free jazz en France 1960-1975, Paris, Outre Mesure, 2000.
  • (Frantsesez) Phil Freeman, New York Is Now! : The New Wave Of Free Jazz, New York, The Telegraph Company, 2001.
  • (Frantsesez) Ekkehard Jost, Free jazz : Une étude critique et stylistique du jazz des années 1960, Paris, Outre Mesure, 2002.
  • (Frantsesez) Jean-Pierre Moussaron, Feu le free ? et autres écrits sur le jazz, Paris, Belin, 1990.
  • (Frantsesez) Alexandre Pierrepont, Le Champ jazzistique, Marseille, Parenthèses, 2002.
  • (Frantsesez) Jedediah Sklower, Free jazz, la catastrophe féconde. Une histoire du monde éclaté du jazz en France (1960-1982), L'Harmattan, 2006.
  • (Frantsesez) David G. Such, Avant-Garde Jazz Musicians: Performing "Out There", Iowa, University Of Iowa Press, 1993.
  • (Gaztelaniaz) BERENDT, Joachim E.: El jazz: origen y desarrollo. México: Fondo de Cultura Económica, 1986, ISBN 84-375-0260-8.
  • (Gaztelaniaz) CARLÉS, Phillipe y Jean Louis COMOLLÍ: Free jazz, black power. Barcelona: Anagrama, 1973.
  • (Gaztelaniaz) CASE, Brian y Stan BRITT: Enciclopedia ilustrada del jazz. Madrid: Júcar, 1983.
  • (Gaztelaniaz) GILI, Ricard: El jazz. Barcelona: Hogar del Libro, 1984.
  • (Gaztelaniaz) HORRICKS, Raymond: Dizzy Gillespie. Madrid: Júcar, 1987.
  • (Gaztelaniaz) JONES, Leroi: Música negra. Madrid: Júcar, 1986.
  • (Gaztelaniaz) SÁEZ, Miguel: Jazz de hoy, de ahora. Madrid: Siglo XXI, 1971.
  • (Gaztelaniaz) SIMPKINS, C. O.: John Coltrane. Madrid: Júcar, 1985.
  • (Gaztelaniaz) VIAN, Boris: Escritos sobre jazz. Madrid: Grech, 1984.

Erreferentziak

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2018-11-22). «Gari eguneroko gauza txikiei arreta jarrita» GARA (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  2. a b c d e Lizarralde, Mikel. «Maparik gabeko musika» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).

Ikus, gainera

Kanpo estekak