Carla Bley
Carla Bley | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lovella May Borg |
Jaiotza | Oakland, 1936ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Willow (en) , 2023ko urriaren 17a (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Steve Swallow (en) Paul Bley (mul) (1957 - 1964) Michael Mantler (en) (1965 - 1991) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, jazz pianist (en) , disko-ekoizlea, estudioko musikaria, musika-talde gidaria, jazz musikaria eta piano-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Liberation Music Orchestra |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | Hammond organoa pianoa |
Diskoetxea | ECM Records (en) |
wattxtrawatt.com | |
Carla Bley (Oakland, Kalifornia, 1936ko maiatzaren 11 – Willow, New York, 2023ko urriaren 17a) estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria izan zen. Abeslari baino gehiago, musikagile eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu zen Carla Bley. Aita ere musikagilea zuen, eta harekin ikasi zuen pianoa. Oso gazterik, familia utzi, eta bere partiturak saltzen eta piano-clubetan jotzen atera zuen bizimodua. Ondoren, New Yorkera joan zen. Han, zigarroak saltzen zituen jazz-areto batean. New Yorken, Paul Bley piano-jotzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1957an. Carla Bleyren lanak asko gustatu zitzaizkien senarraren lagunei, eta musikari profesional bihurtu zen 1964an. Carla Bleyren karrera free-jazz joeraren sorrerarekin batera abiatu zen, eta mugimendu horretako musikari nagusiekin lan egin zuen, hala nola Pharoah Sandersekin. Alabaina, bere estiloa sortu zuen berehala, hainbat joera nahasten zituena. Bleyk, europar inpresionistek bezala, esperimentuak egin zituen masa soinudunekin, eta Amerikako herri-tradizioa baliatu zuen bere obretan. 1980ko hamarraldian, Steve Swallow ezagutu zuen, eta, horregatik, beharbada, rock-musikaren aldera jo zuen garai horretan. Orkestra handiak zuzentzen jarraitu zuen, baina talde txikiagoekin saioak eginez aldi berean. Aipagarria du, besteak beste, Escalator Over The Hill jazz-opera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carla Bley |
- (Ingelesez) Carla Bleyren web-orria
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |