Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Garuntxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 05:04, 23 uztaila 2011
Garuntxoa (morez).

Garuntxoa edo zerebeloa nerbio-sistema zentraleko entzefaloan kokatzen den organoa da, garunaren atzealdean, azpialdean eta bizkarrezur-erraboilaren gainean. Bere funtzio nagusia gorputzaren oreka mantentzea da, mugimenduak koordinatuz. Halaber, gorputzaren jarrera eta muskuluen mugimenduak kontrolatzen ditu.

Garuntxoak, garunaren antzera, bi hemisferio ditu, bermis izeneko egitura baten bitartez lotuak. Garunaren antzera ere, gai grisa gainaldean dago eta zuria barnealdean; kanpoko gai grisak garuntxoaren kortexa osatzen du.

Nerbio-zuntzezko bala askok lotzen dute garuntxoa entzefaloaren beste egitura batzuekin, eta bizkarrezur-muinarekin ere.

Garuntxoaren zeregin garrantzitsuena gorputzaren mugimenduen koordinazioan datza (nahitako mugimenduak zein erreflexuak). Oreka ere kontrolatzen du. Horretarako guztirako garun-azalaren alde motorearekin lotura estua izaten du.

Zerebeloaren lesioek ez dute paralisi eragiten, baina orekaren galera eta mugimendu zehatzak egiteko ezintasuna dakartzate.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garuntxo

Txantiloi:NA lotura