Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Iñaki Arriola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Iñaki Arriola

Iñaki Arriola López (Eibar, Gipuzkoa, 1959ko urriaren 7) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua da 2009tik. Zuzenbidean lizentziatua zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gipuzkoan. 2008ko maiatzaren 17tik Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia da.

1991tik 1993ra Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen, baina bere eserlekuari uko egin zion Eibarko alkate kargua hartzeko. 1993tik 2008ra Eibarko alkatea izan zen.

2009ko Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskundeetarako PSE-EEko zerrendaburua izan zen Gipuzkoatik. Patxi Lopez lehendakari bihurtzean, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburu izendatu zuen bere kabineterako. Bere agintaldiko lan nagusia Euskal Y-aren obrei bultzada handia ematea izan zen, Bergara eta Irun arteko zatian (Gipuzkoako zati hori da Eusko Jaurlaritzak eraikitzeko ardura duen bakarra). Arriolaren agintaldiaren hasieran, zati horrek dituen hamazazpi tarteetatik batean besterik ez ziren lanean ari; agintaldiaren bukaeran, bukatuta zeuden bi, eta besteetan lanean ari ziren.[1][2]

Erreferentziak


Aurrekoa
Javier Madrazo (Etxebizitza)
Nuria Lopez de Gereñu (Herri Lan eta Garraioa)
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua

2009-2012
Ondorengoa
Juan Mari Aburto (Englegua eta Gizarte Politikak)