John Henry Newman
John Henry Newman (Londres, Ingalaterra, 1801eko otsailaren 21a - Edgbaston, Ingalaterra, 1890eko abuztuaren 11a) Ingalaterrako teologo eta idazlea izan zen.
Biografia
Oxforden egin zituen ikasketak. Estatuak eliza anglikanoan zuen eraginari uko egiten zion Oxford mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. 1845ean katoliko egin zen. Dublingo Unibertsitate Katolikoko zuzendari (1851-1858) eta Rambler aldizkari katolikoko lankideetako bat izan zen. 1879an kardinal izendatu zuten.
Idazlanak
Idazlan nagusiak: Tracts for the times (1833-1846), Loss and Gain (1848), The Idea of a University (1852), Apologia pro vita sua (1864), Prophetical Office of the Church (1837), Lectures on the Doctrine of Justification (1838), An Essay on the Development of Christian Doctrine (1845).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Henry Newman |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.