Kafe ebaki
Itxura
Kafe ebaki | |
---|---|
hot beverage (en) , kafesne eta coffee drink (en) | |
Osagaiak | Kafe espresa eta esnea |
Kafe ebakia[1] —edo, besterik gabe, ebakia[2]— kafesne mota bat da, kafeari esne pixkatxo bat erantsita egiten dena, Hego Euskal Herrian nahiz Iberiar penintsula osoan ohikoa. Beste bi izenok ere ditu, hain zabalduak ez diren arren: kafe hautsia eta (behe mailako hizkera lagunartekoan) kafe kortaua.[3]
Ipar Euskal Herrian ez da hain ezaguna, nahiz eta hainbat herritan (hala nola Baigorrin) ere ohikoa duten.[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ kafe ebakia ageri da Zehazki eta Elhuyar[Betiko hautsitako esteka] gaztelania-euskara hiztegietan, café cortado bilatuta.
- ↑ kafe ebakia forma osoaz gainera, forma laburtu hau ere ageri da Euskalterm[Betiko hautsitako esteka] eta Labayru gaztelania-euskara hiztegietan, café cortado bilatuta.
- ↑ a b «Kafe ebakiari nola deitzen zaio herri desberdinetan?»[Betiko hautsitako esteka], Faktoria irratsaioa, Euskadi Irratia, 2010-09-28.
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |