Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kamal Ranadive

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lurdeswiki (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:15, 27 azaroa 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Kamal Ranadive
Bizitza
JaiotzaPune1917ko azaroaren 8a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
Heriotza2001eko apirilaren 11 (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaMumbaiko Unibertsitatea
Huzurpaga (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmediku-ikertzailea eta biologoa
Jasotako sariak

Kamal Jayasing Ranadive, Samarth Ranadive jaiotzez (Pune, 1917ko azaroaren 8a - 2001eko apirilaren 11a) Indiako ikertzaile biomedikoa izan zen, minbiziari eta minbizien eta birusen arteko loturei buruzko ikerketagatik ezaguna. Indiako Emakume Zientzialarien Elkarteko (IWSA) kide fundatzailea izan zen.

1960ko hamarkadan, Indiako ehun-hazkuntzak ikertzeko lehen laborategia ezarri zuen Indiako Minbiziaren Ikerketa Zentroan, Mumbain.

Biografia

Kamal Punen jaio zen 1917ko azaroaren 8an. Bere gurasoak Dinkar Dattatreya Samarath eta Shantabai Dinkar Samarath izan ziren. Aita Fergusson Collegen Punen irakasten zuen biologoa zen. Seme-alaba guztiek heziketa ona izango zutela ziurtatu zuen. Kamal ikasle bikaina zen. Huzurpagan ikasi zuen: HHCP prestaketa. Aitak medikuntza ikastea eta mediku batekin ezkontzea nahi zuen, baina berak kontrakoa erabaki zuen. Fergusson Collegen hasi zuen unibertsitateko hezkuntza, botanika eta zoologia ikasgai nagusi zituela. 1934an lortu zuen zientzietan lizentziatura (B.Sc). Gero, Puneko Agriculture Collegera joan zen, eta bertan egin zuen bere maisutza (M.Sc.) 1943an, annonaceae zitogenetika espezialitatetzat hartuta. Ondoren, JT Ranadive matematikariarekin ezkondu zen 1939ko maiatzaren 13an, eta Mumbaira joan zen bizitzera. Seme bat izan zuten, Anil Jaysingh izenekoa.


Mumbain Tata Memorial Ospitalen egin zuen lan. Senarra, Ranadive, oso lagungarria izan zen zitologiako graduondoko ikasketetan; gai hori aitak aukeratu zuen. Hemen, doktoregorako ere lan egin zuen (Ph. D.) Mumbaiko Unibertsitatean. Bere gidaria VR Khanolkar izan zen, izen handiko patologoa eta Indiako Minbiziaren Ikerketa Zentroaren (CICR) sortzailea.


Bere doktoretza titulua jaso ondoren1949an Mumbaiko Unibertsitatetik, Ktanolkarrek AEBetako unibertsitate batean beka bat bilatzera animatu zuen. Doktoratu ondoko ikerketa-beka bat lortu zuen, ehunak hazteko teknikak ezagutzeko eta George Geyrekin lan egiteko (ezaguna laborategiko berrikuntzagatik, HeLa lerro zelularragatik) Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean zuen laborategian.

Karrera profesionala

Kamal, Indiara itzuli zenean, CICRra itzuli zen eta Ikerketako Goi Mailako Ofizial gisa hasi zuen bere karrera profesionala. Eginkizun erabakigarria izan zuen Biologia Esperimentaleko Laborategiaren eta Mumbaiko Ehunen Hazkuntzako Laborategiaren ezarpenean. 1966tik 1970era Indiako Minbiziaren Ikerketa Zentroko zuzendari kargua hartu zuen. 1960ko hamarkadaren hasieran, bere laguntzaileekin batera (ICRCn sartu zituenak) biologia eta kimika arloetan, ehun-hazkuntzarako euskarriak eta erlazionatutako erreaktiboak garatu zituen. Kartzinogenesian, biologia zelularrean eta immunologian ikerketa-unitate berriak ezartzearen arduraduna ere izan zen. Bere lorpen profesionaletan, animalien bidezko minbiziaren fisiopatologiari buruzko ikerketa sartzen da, eta horrek leuzemia, bularreko minbizia eta hestegorriko minbizia bezalako gaixotasunen kausak gehiago hautematera eraman zuen. Beste lorpen aipagarri bat minbiziaren eta hormonen eta tumoreen birusen arteko suszeptibilitatearekin lotura bat ezartzea izan zen.


Legenarraren aurkako txertoaren bilakaera legenarrarekin lotutako bakterioei buruzko oinarrizko ikerketaren emaitza izan zen.


Inspirazio handia izan zen zientzialari indiarrek minbiziaren ikerketan lan egin zezaten, bereziki emakume eta haurren minbiziaren gaian. Proiektu horietako bat "Odol tribalaren immunohematologiari" buruzkoa izan zen, haurtxoen ikerketarekin lotuta.

Ikerketa bereziak

Kamalek Bombayko Tata Memorial Cancer Hospital-erako (geroago Minbiziaren Ikerketa Zentro bihurtu zena) lan egiten zuenean patologia sailean "Bularreko minbiziaren sentikortasunean aldatzen diren lau sagu-anduiren bular-guruin normalen morfologia konparatiboa" ri buruzko ikerketa-azterlanen berri eman zuen. 1945eko otsailean, bularreko minbiziari buruzko ikerketen berri eman zuen, bereziki deigarria izan zena. Gaixotasunaren bilakaera herentziarekin, amatasunarekin, egitura histologikoarekin eta beste faktore batzuekin erlazionatzen saiatu zen. Haurren jatorri genetikoko neoplasiak eta odolaren ezohiko egoerak, diskrasia izenekoak, bere arreta berezia jaso zuten.


Ranadive eta Ahmednagarreko Satya Niketan (borondatezko erakundea) bere taldeak 1989an egin zuten ikerketa garrantzitsu bat Maharashtrako Ahmednagar barrutiko Akola taluk-eko ume tribalen nutrizio-egoerari lotutako datuen bilketa izan zen.


Rajpur eta Ahmednagar inguruko landa-herrietako emakumeei ere aholkuak eman zizkien Ranadive-k osasunari eta mediku-laguntzari buruz, gobernuak babestutako proiektuen bidez, Indiako Emakumeen Elkartearen babespean.

Sariak eta aintzatespenak

Kamalek medikuntzako Padma Bhushan (Indiako hirugarren sari zibil altuena) jaso zuen 1982an.


Medical Council of India-ren Silver Jubilee Research Award 1964 lehen saria jaso zuen. Sari horrek urrezko domina bat eta 15.000 eskudirutan zituen barne.


GJ Watumull Fundazioaren saria ere jaso zuen 1964an mikrobiologian.


Indiako Ikerketa Medikorako Kontseiluko (ICMR) mediku zientzialari emeritua izan zen.


Googleren Doodle batekin ohoratu zuten 2021eko azaroaren 8an, 104. urtebetetzean.

Argitaratutako artikuluak

Kamalek 200 artikulu baino gehiago argitaratu zituen minbiziari eta legenarrari buruzko ikerketa zientifikoari buruz.


Hauek dira bere lanetako batzuk:

  • Betel quid chewing and oral cancer: Experimental studies on hamsters.
  • Effect of Urethan on Nucleic Acids.
  • Influence of splenectomy on the development of leukemia in male mice of the ICRC strain.
  • Characterisation of mammary tumour virus of strain ICRC mouse.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Bhisey, Rajani (2008). Lilavati's Daughters: The Women Scientists of India. Bangalore: Indian Academy of Sciences. 
  • CENDIT (1 de diciembre de 1989). Indian Social and Economic Development 1989: An Index to the Literature. SAGE Publications. 
  • Debus, Allen G. (1968). World Who's who in Science: A Biographical Dictionary of Notable Scientists from Antiquity to the Present. Marquis-Who's Who. 
  • Foundation, Rockefeller (1952). Annual Report. The Foundation. 
  • Roy, Bidhan Chandra (1970). Dr. B. C. Roy national award fund and silver jubilee research award fund souvenir, 1969-70. Medical Council of India. 
  • Sciences, Indian Academy of (1946). Proceedings of the Indian Academy of Sciences. Indian Academy of Sciences. 
  • Shearer, Benjamin F.; Shearer, Barbara Smith (1 de enero de 1997). Notable Women in the Physical Sciences: A Biographical Dictionary. Greenwood Press. ISBN 978-0-313-29303-0
  • Varde, Abhijit (1997). Daughters of Maharashtra: Portraits of Women who are Building Maharastra : Interviews and Photographs. Kalnirnay. 

Kanpo estekak

[[Kategoria:1917} jaiotzak]][[Kategoria:2001} heriotzak]]