Komunismo libertario
Komunismoa |
---|
Komunismo libertarioa edo anarkokomunismoa anarkismoaren korronte bat da. Besteren artan, kontsentsu bidez planifikatutako ekonomia proposatzen du. Adibidez, ekoizpen bideen jabego kolektiboa. Ez du teoria filosofiko bakar baten eragina, hainbat teoriaren nahasketa baizik. Bere jarraitzailerik garrantsitsuenak Piotr Kropotkin, Alexander Berkman, Errico Malatesta, Luigi Fabbri eta Camillo Berneri izan dira.
Komunismo libertarioa praktikan jarri izanaren adibideak 1920ko Ukrainako esperientzia eta Espainiako Gerra Zibilean emandako izan ziren.
Anarkokomunismoa “estatuko komunismotik” bereizten da, anarkokomunismoak, anarkismoaren adarra den heinean, estatuaren, burokraziaren zein zentralismoaren aurkako jarrera defendatzen baitu. Finean, ekonomia planifikatua onartzen duen anarkismoaren adarra da.
Teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunismoak banakoaren askatasunaren bilaketan, esperientzia kolektiboari garrantzia ematen dio. Anarkokomunismoak, anarkismoaren base filosofikoarekin kontrastean, esperientzia kolektibista indibidualistaren gainetik kokatzen du.
Borondatezko erakundea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunismoak Estatuaren eta klaseen abolizioa beharrezkoa dela azpimarratzen du. Horretaz gain, jabetza pribatua eta diruaren abolizioa proposatzen du. Banako eta talde bakoitza produkzioari kontribuzioa egiteko eta beharrak asetzeko askea izango litzateke. Produkzio eta banaketa sistemak parte-hartzaileek antolatuko lituzkete.
Soldatapeko lanaren abolizioa anarkokomunismoaren oinarria da. Pertsonen beharren araberako aberastasunen banaketarekin, jendea askeagoa izango litzateke gusturago egiten dituzten lanetan parte-hartzeko. Ondorioz, lana berdintasun handiagoz banatuko litzateke, pertsona bakoitzaren gaitasunen arabera.
Balio/lana, dirua eta soldatari uko egitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunistek argudiatzen dute ez dagoela inongo baliozko erarik pertsona baten aportazio ekonomikoa baloratzeko, izan ere, aberastasun oro gaur egungo eta lehenagoko generazioen produkto kolektiboa da. Adibidez, inork ezin du neurtu fabrika bateko langile baten aportazioa garraiobidea, janaria, ura, etxebizitza, deskantsua, makinen eraginkortasuna, egoera emozionala... kontutan hartu gabe, hauek ere produkzioan eragina baitute. Horrela, produkzio horri balio nueriko bat jartzeko, hainbat kanpo-faktore hartu beharko lirateke kontutan. Horregatik, anarkokomunismoak liberalismo klasikoaren balio/lanaren teoriari uko egiten dio, sozialismo eta marxismoak defendatzen dutena.
Anarkokomunistek diote, soldatapeko lanetan eta jabetza pribatuan oinarritutako edozein sistema-ekonomikok aparatu hertsatzaile bat behar duela, jabetza eta soldata mailagatik gizartean agertzen diren desberdintasunei eusteko. Gainera, merkatu ekonomiak eta prezio sistemak, lana klaseetan banatzen dutela eta banakoen lanari zenbakiak ezartzen dizkietela diote. Hauen ikuspuntutik, diruak banakoaren lana eginez lortutako produktuen kontsumorako gaitasuna mugatzen dute prezio eta soldaten bitartez. Dirua gauza kuantitatibo bezala seinalatzen dute, banakoen baliabide eta beharrak ezabatuz.
Era berean, merkatuen ordez, txanponik gabeko sistema bat proposatzen dute, non ekonomia komunal bateko ondasun eta zerbitzuak langileek autogestionatzen eta banatzen dituzten eta erkidegoko partaideek beraien beharren arabera kontsumitu ditzaketen produktuak.
Erabilera, banakoa eta jabetzarako erkidegoaren eskubideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunismoa, ideologia kolektibista eta estatuaren aurkakoa izanik, anarkoelektibismoarekin hainbat ezaugarri partekatzen ditu, baina zenbait desberdintasun ere baditu. Anarkismo kolektibistak jabetza kolektiboa erakundeen esku uzten du, non banakoek irabazi indibidualak dituzten; baina anarkokomunismoak, guztiz ezeztatzen du jabetza kolektibo edo banakoaren ideia eta solik, erkidegorako erabilera babesten du. Azken hauek pentsatzen dute, kapitalaren ondasunak ez direla pribatuak izan behar, erkidegoarenak baizik, horrela erkidegoaren nahien arabera erabili daitezke ondasun hauek. Hemendik abiatuta, ondasun bat salerosketarako objetu izan ordez, libreki erabili beharko litzatekeela banako baten lan edo egoera-ekonomikoak axola izan gabe.
Banakoa zerbait sortzeko eta gordetzeko askea izango litzateke, erkidegoak ez badu hura jotzen erkidegoarentzako ekoizpen-elementu garrantzitsutzat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunismoaren aurretik zeuden korronteak Iraultza ingeles eta frantsesean agertu ziren, XVIII. mendean. Gerrard Winstanley izan zen mugimendu hauetan parte hartu zuen pertsona azpimarragarri bat. Bere panfletoetan 1649an, honakoa idazten zuen: "ez litzateke egon beharko saldu edo erosten den ezer, ezta ere azoka edo merkaturik; lurra altxor bat izan beharko litzateke pertsonentzat" eta "ez litzateke Jaun bat beste guztien gainetik egon beharko, Jaun bat banako bakoitzaren bururako baizik".
Frantziar Iraultzan zehar, Sylvain Marechalek, "Berdinen manifestuan" (1796), gozamen komunala aldarrikatzen zuen eta aberats eta txiroen, handi eta txikien, jabe eta dejabetuen eta gobernatzaile eta gobernatuen arteko desberditasunak ezabatzeko nahia adierazten zuen.
Anarkokomunista goiztiar bat Joseph Dejacque izan zen, "libertario" gisa deskribatu zen lehen pertsona. Proudhonek ez bezala, honek zioen langileak ez zeukala eskubiderik bere lanaren produktura, baina bai bere beharrak asetzeko.
Internazional anarkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clara Lida historiatzailearen arabera, anarkokomunismoaren teoria adierazi zuen lehen pertsona, François Dumartheray internazionalista frantsesa izan zen, Ginebran 1876an argitaratutako liburuxka batean.
Dumartherayen proposamena Internazional anarkistaren erakunde italiarrak asumitu zuen, 1876ko urriko Florentziako Kongresuan, Suitzara exiliatuta egon zen Piotr Kropotkinen iritsieraren ondoren (hau doktrina horren zabaltzaile bihurtuko baitzen).
Anarkokolektibistak "bakoitzak bere gaitasunaren arabera, bakoitzak bere lanaren arabera" printzipioa defendatzen zuten bitartean, anarkokomunistek "bakoitzak bere indarraren arabera, bakoitzak bere beharren arabera" printzipioa defendatzen zuten.
Bi taldeek kapitalismoaren aurka argudiatzen zuten bitartean, anarkokomunistek Bakunin eta Proudhon abandonatzen zituzten, hauek, banakoek bere lanetik lortzen den produktuarenganako eskubidea dutela eta beraien lanagatik sarituak izan behar direla argudiatzen zutelako; anarkokomunistek aldiz zioten, banakoak askeak izan behar zirela bakoitzen beharren araberako ondasunak izateko eskubidea zutela.
Carlo Cafierok "Anarkia eta Komunismoa"-n (1880) azaltzen du, lanaren produktuan oinarritutako jabetza pribatuak kapitalaren pilaketa desberdina ekartzen duela; ondorioz, gizarte-klaseak.
Piotr Kropotkin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piotr Kropotkin komunismo anarkistaren teoriko garrantzitsuena bezala hartzen da. Honek adierazten zuen elkarren artean kooperatzea konpetitzea baino onuragarriagoa zela. Jabetza pribatuaren abolizioa aldarrikatzen zuen eta ekonomia koordinatzea, banako bakoitzaren beharren arabera ondasunak banatzen diren sare batean. Banakoek eta taldeek, beharrezko baliabideak erabili eta kontrolatuko zituztela zioen, banako bakoitzari kontsumitzeko askatasuna emanez. Horrela "nekazari batek, erein ditzakeen lur eremuak izango ditu soilik", "familia batek beharrezko bizitzeko espazioa izango du soilik"... bezalako ondorioak ateratzen zituen. Edozeinek bere beharrak asetzeko ahalmena izatea nahi zuen, beraien lana saltzeko beharra izan gabe.
Anarkokomunista asko merkataritzaren aurka egonda ere, anarkokomunista batzuk ez dira guztiz aurka posizionatzen. Batzuk trukaketa bezalako txanponik gabeko sistemak proposatzen dituzte.
Sindikatuak masen matxidenen aurka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1880 eta 1890 bitartean, anarkokomunismoaren sektore batuzk sindikatuetan sartzearen aurka zeuden erakunde erreformistatzat hartzen zituztelako hauek. Batzuk anolakundeen aurka ere azaldu ziren eta soilik propaganda proletariotza eta nekazarien artean banatzearen alde agertu ziren matxinada bat aurrera eramateko.
1890eko hamarkadaren ondoren ordea, anarkokomunista askok, Kropotkin barne, sindikatuak sortzearen alde egin zuten. Anarkosindikalismoaren eta sindikalismo iraultzailearen jaiotzekin batera, hiru tendentzia nabarmendu ziren anarkokomunismoaren baitan. Lehenik eta behin, Kropotkinek eta Les Temps Nouveaux-ek errepresentatzen zutena. Bigarren, Kropotkinen eragina zuten talde batzuk, baina bera bezain erreserbatuak ez zirenak, adibidez, Errusiako Jleb i Volia. Azkenik, anarkokomunista antisindikalak zeuden, Frantzian Sebastien Faure-ren La Libertaire egunkariaren baitan antolatzen zirenak. 1905etik aurrerantzean, errusiarrek oposizio hau babestu zuten, terrorismo ekonomikoa eta expropiazio ilegalez gain[1].
Anarkokomunismoa horrela hasi zen sindikatu libertarioen barnean eragina egiten; CNT bezalako erakunde entzutetsuetan barne. Gauzak horrela, 1936ko Iraultza sozial espainiarrean “1936ko uztaila baino lehenago hainbat langileen matxinada eta greba armatu jazo ziren; hala nola, meatzariena Asturiasen, nekazariena Andaluzian, lurren kolektibizazioa eman zen, inspirazio libertarioko autogestioa… CNT, UGT edo beste erakunde iraultzaile batzuetako kide zirenak, nahiz eta analfabetoak izan, aurkezpen asko entzunda zituzten eta euren idealak ordu askotan zehar eztabaidatu zituzten taldekideekin”.
Eragina Europatik kanpo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerraren aurretik, Mexikon, Enrique eta Ricardo Flores Magon anaien Alderdi Liberal Mexikarrak, lurrak desjabetu nahi zituzten nekazari eta indigenen babesa zuelarik, anarkokomunismorantz pauso bat eman zuten. Alderdikideek agitazio kanpainak eta ekintzak antolatu zituzten Cananea, Sonora eta Rio Blanco eta Veracruz bezalako zentro industrialetan. Hainbat eraso armatu antolatu zituzten Estatu Batuetatik Mexikoko mugetaraino propaganda egin eta matxinadak inguruko herrialdeetara zabaltzeko.
Alderdiaren helburua ejidoen (lur komunak) tradizio komunitarioa berpiztea zen, geroago tradizio hau zonalde industrialetaraino hedatzeko. Alderdi Liberala Kalifornia Behereko iparraldea kontrolatzera iritsi zen eta Munduko Langile Industrialen eta anarkista italiarren laguntza jaso zuten horretarako. Hala ere, ezin izan zuten komunismo anarkistaren tesietan oinarrituta zegoen euren kooperatiben plana ezarri, militarren aurka galdu zutelako.
Errusian Chórnoie Znamia (Bandera Beltza) federazioa eratu zen 1903an, 1905eko Errusiar Iraultzan aktiboki parte hartu zuena. Aldi berean, tendentziak eragina izaten jarraitu zuen Urriko Iraultzan parte hartu zuten erakunde anarkistetan. Aberatsen mansioen desjabetzeak gertatu ziten, Alderdi Boltxebikeak onetsi ez zituenak. Geroago, Errusiako anarkistak jazarriak izan ziren Alderdi Boltxebikearen eskuetan.
Ukraina beste leku garrantzitsu bat izan zen anarkokomunismoarentzat. Anarkista ukrainiar asko batu egin ziren 1905eko Errusiar Iraultzara. Anarkokomunista garrantzitsu bat Maria Nikiforova izan zen, ekintza gerrillero asko gidatu eta Nestor Majnorekin ekintza politikoetan parte hartu zuena. Majno Territori Libre ukraniarraren mugimenduko pertsonaia nagusia da. Mugimendu honek, 1918ko azarotik 1919ko ekainera bitartean anarkokomunismoa ezarri zuen nekazarien lurretan. Boltxebikeek esperimentu hau porrotera eraman zuten, izan ere, nekazari ukrainiarrak Alderdi Boltxebikearen esanetara egotea nahi zuten.
Italian ere eragin nabarmena izan zuen anarkokomunismoak, pertsonaia nagusia Errico Malatesta izanik. Honek Umanita Nova izeneko egunkari anarkista italiarrean idazten zuen, Mussolinik boterea hartzean desagertu egin zen, baina gaur egun Federazione Anarchica Italianaren parte izaten jarraitzen du. Malatestak Biennio rosso izeneko gertaeretan ere parte hartu zuen, non herrialdearen iparraldeko langileek fabrikak hartu eta langile kontzejuak ezarri zituzten.
“Komunismo anarkiko” izena ematen zaion Argentina eta beste herrialde Latinoamerikar batzuetan XIX. mendearen amaieratik anarkokomunismoaren dotrinaren idealari, anarkismoaren aldaera bati. Komunismo anarkikoa Argentinan zabaldua izan zen anarkismoaren korronte indibidualistari esker, eta geroago, langileen borrokaren alde lan egin zuten erakundeei esker. 1896an, La Voz de la Mujer, Argentinako lehen egunkari feministak “Egunkari komunista-anarkikoa” azpiatalburua ipini zion.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anarkokomunismoa anarkismoaren barruan tradizio handiena duen korrontea da. Teoria garrantzitsuenetako bat, garrantzia akademiko zein soziala duena eta anarkokomunismoaren aintzindaria dena, ekologismo soziala, Murray Bookchin eta Janet Biehl-ena eta parte hartze ekonomia dira, Michael Albert eta Robin Hahnel-ena.
Federazio sintetista batzuk hainbat atxiki izaten dituzte anarkokomunismoarekiko. Hala ere, ez da ikuspegi ofizialtzat hartzen, izan ere, sintesiak tendentzia anarkista guztiak barne hartu nahi baititu; adibide gisa Federazio Anarkisten Internazionala daukagu. Federazio plataformistek “anarkokomunista” denominazioa barneratzen dute euren tituluetan, euren antolakuntzari buruzko ideiak beste tendentzia anarkokomunista batzuen berdinak ez diren arren. Horrelakoa da kasurako, Kanada eta Estatu Batuetako ekialdeko kostako ipar-ekialdeko Federazio Anarkokomunista, Hegoafrikako Zabalaza Federazioa edota Italiako Federazio Komunista Anarkistak.
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo anarkista indibidualista batzuk anarkokomunismoaren elementuak anarkismoaren printzipioekin bateraezinak direla zeritzoten. Benjamin Tucker-ek komunismo anarkistari “pseudoanarkismo” dei egin zion. Anarkismo komunista oximoron bat zelakoaren ideia, Liberty eta beste Ipar-amerikako eta Europako anarkista indibidualista batzuek ere babesten zuten, adibidez, Emile Armand eta John Henry Mackay-ek[2]. Henry Appleton-en iritzi iusnaturalistaren arabera, “komunismoa, lege naturalen kontrakoa izanik, metodo ez-naturalengana jo behar du praktikan jartzen bada” eta “arpilaketa, indar basatia eta biolentzia erabiltzen ditu”[3]. Generalean, anarkismo indibidualistak anarkokomunismoak proposatzen dituen metodo edo teoriak errefusatzen ditu autoritarioak direla egotzita.
Anarkokapitalistek, anarkokomunisten eta interes soziala duen edozein motiboren aurkakoak, beste anarkista indibidualista batzuen antzera, ekonomia planifikatua eta jabetza komunitarioak babesten dituzte merkatu ekonomia edo jabetza pribatua baino gehiago. Bestalde, anarkokomunismoa falazia antiekonomikoen gainean eraikita dagoela diote. Horrelako gizarte bat ezarriko balitz, jabetza pribatua onartzen duen gizarte anarkista bat baino pobreagoa eta askatasun gutxiagokoa izango litzatekeela ondorioztatzen dute. Hala ere, anarkista indibidualista askok pentsatzen dute anarkokomunismoari atxikitzea legitimoa dela, bizitza politiko eta ekonomikoaren modeloa borondatezkoa den bitartean.
Gizarte adibideak historian zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Adibide goiztiarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera asko egon izan dira, batzuk beste batzuk baino arrakastatsuagoak, gizarte anarkokomunista gehiago sortzeko munduan zehar. Anarkokomunista eta anarko-ekologista batzuk ehiztari-tribuak antolakuntza anarkokomunistaren adibide goiztiarrak direla diote.
Horren adibide Sentinel Iparraldeko Irlan, Andaman Irletan, Bengalako golkoan aurki daiteken tribua da. Betan bizi izan dira 60.000 urtetan zehar. Komunismo primitiboa praktikatzen dute, ondasun guztiak kolektiboki kudeatzen dira eta ez dago hierarkiarik taldekideen artean. Langileak, gizon zein emakumeak, ekoizpen bideak kontrolatzen dituzte, hala nola etxeak egiteko aurkitzen dituzten materialak. Indiako gobernuarengandik gertu kokatu arren, gobernuak ez die oztoporik jartzen euren bizi estiloa mantentzeko. Sentinel Iparraldeko Irla herrialde bat izango balitz, munduko herrialde anarkista bakarra kontsideratu ahal izango litzateke.
Kristau-elkarte goiztiarrak ere ezaugarri anarkokomunistak izan zituztela adierazi da. Frank Seaver Billingek erlijio hau anarkismoa eta komunismoaren nahasketa bat bezala deskribatu zuen.
Debaldeko ekonomia eta antolakuntza komuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antropologian eta beste giza zientzia batzuetan, debaldeko ekonomia trukea egiteko modu bat da, non produktu edo zerbitzuak ez diren irabaziak lortzeko ematen. Idealki, ekonomia mota hau erkidego baten barruan gauzatzen da eta erkidegoko harremanak estutzeko balio du betebeharrak gogorarazteaz gain.
Ekonomia hau zuten gizarte tradizionalak txikiak izan ohi ziren eta elkarrengandik urrun egon ohi ziren geografikoki. Estatuak sortu ahala, merkatu ekonomiak aurre hartu zion opari ekonomiari. Hala ere, opari ekonomia ez dago hila gizarte modernoan, ez dago truke ekonomiaren probarik dirua asmatu aurretik. Dirurik gabeko gizarteek debaldeko ekonomia erabiltzen zutela pentsatzen da. Merkatu ekonomiak gora egin zuenean, normalean ezezagunen artean gauzatzen zen.
Internetaren hedapenak opari ekonomia berreskuratu du, bereziki teknologiaren sektorean. Ingeniariak, zientzilariak eta software programatzaileek kode irekiko softwareak jartzen dituzte eskuragai. Linux kernel eta GNU sistema operatzaileak ekonomia honen adibide dira euren paper aktiboagatik software librean eta copyleft lizentzietan. Metodo hauek informazioa eskuragarriagoa egiten dute, dohainik erabili daitekeelako.
Koreako mugimendu anarkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreako Mugimendu Anarkistaren burua Kim Chwa-chin izan zen, denbora motz batean zehar anarkokomunismoa hedatu zuen Korean zehar, Espainiako anarkokomunismoa bezain arrakastatsua izan ez zen arren. Koreako Jendearen Elkarteak, Mantxurian kokatzen zenak, estatu eta klaserik gabeko gizarte bat zuen helburu, non ekoizpen bide guztiak langileek antolatu eta erabiltzen zituzten eta ondasun guztiak komunitarioak ziren.
Hirietako erkidegoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trumbullplex erkidego anarkista baten adibide dugu, ongizate komuna bermatzeko antolatua, etxerik gabeko pertsonak laguntzen zituena Detroit, Michigan-en. Honek banakoei euren zailtasun ekonomikoengandik ihes egitea eta komuna demokratiko baten parte izatea ahalbidetzen die. Komunak laguntza handia eman die zonalde hartako pertsona gazteei, talde lanaren eta kooperazioaren balioak erakusteaz gain. Honi atxikita, punk-rock musika estiloa eta Trumbullplex erkidegoko jaiak joan ohi dira. Komuna 1993an sortu zen eta bere ideologiak bere horretan jarraitzen du; hau da, elkarlana, solidaritatea eta hierarkia eza.
Debaldeko dendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Opari dendak, debaldeko dendak eta abar, produktu guztiak dohainik diren dendak dira. Karitate denden antzekoak dira, non produktu gehienak bigarren eskukoak diren. Liburuak, altzariak zein arropa izan, gauza guztiak dohainik dira. Kasu batzuetan, dendek “one-in, one-out” filosofia jarraitzen dute; hau da, gauza bat eramateko, beste bat ekarri behar da ordainetan. Debaldeko dendak ekintza zuzena aurrera eramateko modu bat dira; diruarentzako alternatiba bat sortzen dute eta zerbitzuak edo produktuak trukatzea ahalbidetzen du. 1960ko hamarkadako The Diggers talde anarkistak dohaineko dendak ireki zituen janaria, drogak, dirua… banatzeko, debaldeko musika kontzertuak antolatu eta arte politikoa egiten zuten. Euren izena English Diggers taldetik hartu zuten, Gerrard Winstanley-ek gidatzen zuena, eta diruarengandik eta kapitalismotik aske zegoen mini-gizarte bat sortzea zuten helburu. Debaldeko dendak oso ohikoak ez diren arren, mugimendu hark denda gehiago irekitzea eragin zuen. Gaur egun, ideia bizirik mantentzen da zentro sozial, anarkista eta ekologistak sortuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zabalaza.Net» web.archive.org 2009-03-12 (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).
- ↑ web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-31).