IUPACek onartutako zenbaki atomikorik altuena duen elementua da. Ezagutzen den isotopo egonkorrena 285Cn da, ≈30 segundoko bizitza-erdiarekin. Hala ere 285Cnk isomero nuklear bat izan behar dela uste da eta honek 8,9 minutuko bizitza-erdia izan beharko luke. 75 atomo aurkitu dira gaur egun arte. Egindako esperimentu batzuen arabera 12. taldeko kide baten antzera jarduten du eta metal hegazkor baten propietateak ditu.
GSIk Kopernizio izena proposatu zuen, Nikolas Koperniko astronomoaren omenez. Izena 2010ekootsailaren 19an eman zion ofizialki IUPACek, zazpi hilabeteko eztabaidaren ostean. Hori baino lehen ununbio izena ematen zitzaion.