Lankide eztabaida:Ariane Ensunza
Ongi etorri, Ariane Ensunza, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Itzulia txantiloia
[aldatu iturburu kodea]Aupa Ariane Ensunza:
Artikulu batzutan {{Itzulia}}
txertatzen ari zarela ikusi dut. Txantiloi hori ezartzeko tokia artikuluaren eztabaida orria da, ez artikulua bera. Batzuk neuk mugitu ditut, baina artikuren batean berriz txertatu duzula ikusita, itzulitako artikuluen eztabada orrian begiratu eta ez badago bertan txertatzea eskatuko nizuke. Edozein zalantza galdetu lasai asko. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 15:20, 17 abendua 2018 (UTC)
- Kaixo Lainobeltz:
- ikasleen proba-orrietan jartzen dugu "itzulia" txantiloia, baina gero artikulua sortu edo argitaratzean eztabaida orrian jartzen dugu. Honek wikipedian nolabaiteko traba edo oztopoa ekarriko badu, esaidazu eta topatuko dugu egiteko beste modu bat. Eskerrik asko oharrarengatik. Ondo izan.
- —Aurreko iruzkin sinatugabea Ariane Ensunza (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- Aupa Ariane Ensunza: diozun moduan eginda ondo dago. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 18:49, 2 azaroa 2021 (CET)
Sinadura
[aldatu iturburu kodea]Aupa Ariane Ensunza:
Eztabaida orrietan idazten duzunean sinadura jartzea falta zaizu (ikus Laguntza:Sinadura). Zalantzarik baduzu galdetu lasai.
Segi wikipediagintzan eta ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 14:10, 17 abendua 2021 (CET)