Nickelback
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Nickelback | |
---|---|
Nickelback zuzenean 2006an | |
Datuak | |
Jatorria | Hanna, Alberta, Kanada |
Musika mota | Post-grunge |
Urteak | 1995 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Roadrunner, Atlantic |
Taldekideak | |
Chad Kroeger Ryan Peake Mike Kroeger Daniel Adair | |
Lehengo taldekideak | |
Ryan Vikedal Mitch Guindon Brandon Kroeger | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
http://www.nickelback.com | |
Nickelback post-grunge musika talde kanadarra da, 1995ean sortutakoa. Albertako Hanna hirian sortu zuten Chad Kroeger, Mike Kroeger, Ryan Peake eta orduan bateriajole zen Brandon Kroegerek (oraingo bateriajolea Daniel Adair da). Gaur egungo post-grunge talde ezagunenetakoa da.
Kanadako talderik ospetsuenetariko bat da, mundu mailan 55 milioi kopia baino gehiago saldu dituelarik. Nickelback, 2000. hamarkadako salmenten zarrendako 11.postuan dago eta AEBtako atzerriko taldeen zerrendan era 2. postuan agertzen da The Beatles-en atzetik.
Taldearen izena, nicklel (txanpon) izenetik dator, izan ere bere anaiak Starbucks kafetegian lan egiten zuen garaian asko erabiltzen zuen hitza "here is your nickel back" esateko, hau da, "hemen duzu zure bueltako txanpona".
Egun, taldeak EMI-rekin (Kanadan) eta Roadrunner Records-ekin gainontzeko lekuetan du kontratua sinatua. 2008.urtean taldeak Live Nation-ekin sinatu zuen euren mundu bira, kontzertu, merchandaising, eta diskoen grabaketen antolakuntzaren ardura hartzeko.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun taldean dirauten kideak:
- Chad Kroeger (ahotsa eta gitarra)
- Ryan Peake (gitarra)
- Mike Kroeger (baxua)
- Daniel Adair (bateria)
Taldekidek izandakoak:
- Brandon Kroeger bateria (1996-1998)
- Ryan Vikedal bateria (1998-2004)
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nickelbacken estiloari dagokionez, ezin dezakegu estilo jakin batean kokatu. Web orrialde batzuen arabera, Rock estiloaren barruan sartzen da talde hau; Grunge estiloaren barruan ere sailkatu dezakegu, heavy metalaren eragina dutelako. Thrash Metalaren barruan ere egon daitezke, Metallica bezalako taldeengandik jasotako eragina dela eta; baita Hard Rock-aren barruan ere.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995. urtean sortu zen taldea dugu Nickelback. Izenaren jatorria taldeko kide den Mike Kroegerrek Starbucks kafetegia baten lan egiten zueneko ondorioa da; bezeroei dirua bueltan eman behar zienean, "here's your nickel back" esan behar zien; hau da, hemen duzu zure dirua.
Taldea Hanna herrian sortu zen, Albertan, Kanada, nahiz eta gaur egun Vancouverren, Britainiar Kolunbian, finkatu diren.
Taldearen hastapenetan, Cancon izeneko lege kanadarraren laguntza izan zuten. Lege honen arabera, Kanadako irratietan herrialde horretako musikarien abestiak agertu behar dira, portzentaje jakin batean. Nickelback-en bigarren LP-ak, The State, arrakasta itzela izen zuen eta horren ondoren argitaratutako Silver Side Up izeneko diskoko ""How You Remind Me" single-ak izar bilakatu zituen musikaren munduan.
Bitxikeria moduan, aipatu beharra dago aipatutako Silver Side Up diskoa 2001. urteko irailaren 11an argitaratu zela; egun horretan, taldea Pennsylvanian zegoen, disko berriaren biran, United Airlines konpainiako 93. hegaldiaren atentatua gertatu zen lekutik 15 kilometrora.
Egun, musika talde famatua izaten jarraitzen du, jarraitzaile ugarirekin, bai nagusiak bai gazteak direnak. Azkenengo diskoarekin, 2011an argitaratutako Here and Now, 225000 eta 250000 salmenta bitartean lortu zituzten, astebetean soilik.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak eta EP-ak
- Hesher (1995)
- Curb (1996)
- The State (2000)
- Silver side up (2001)
- The Long road (2003)
- All the right seasons (2005)
- Dark horse (2008)
- Here and now (2011)
- No Fixed Address (2014)
- Feed the Machine (2017)
- Get Rollin' (2022)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko talde nobel onena
- Pop talde gustukoena, rock banda eta duoa
- Urteko talde
- Hot 100 Artist Duo/Group of the Year
- "Silver side up"-ekin rock album onena
- "How you remind me" diskorik onena
- Hero Songwriter of the Year, lau urtez jarraian AEBtan
- 2002an urteko talde
- Juno Fan Choice Award
- "Too Bad" bideorik onena eta 2003ko bideo rock onena
- "All the Right Reasons Rock" urteko album, pop/rock album gustukoena eta 2006ko rock album onena
- 2006ko urteko talde
- "Photograph" 2006ko rock bideo onena
- "Far Away" 2007ko musika saria
Sare sozialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esparru honen barruan sare sozial ezberdinak hartuko ditugu kontuan.
Sare sozial honetan 20 orrialde dituzte, bai Espainiako Estatura kontzertua emateko eskatuz, edota taldearen jarraitzaileak batzeko orrealdea izateko asmoarekin sortuak izen direna.
Hemen ere hainat orrialde dituzte, baina ofizialak; hau da, bertan zein kontzertu emango dituzten, non, orduak... argitaratzen dituzten, euren jarraitzaileek jakin dezaten.
Twitter sare sozial arrakastatsuena da. 9081 tweet egin dituzten, eta 392.391 jarraitzaile dituzten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Nickelbacken webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Nickelback Wikipedia. Retrieved 2012/5/18
- (Ingelesez)Nickelback Wikipedia. Retrieved 2012/5/18
- Rustin Rose Canadian Rock Titans Nickelback Extend Darkhorse Tour add Buckcherry, Three Days Grace retrieved 2012/5/18
- Andrew Leahey Nickelback Retrieved 2012/5/18
- CNN Nickelback the hot currency of the moment (2002/6/21). Retrieved 2012/5/18