Sigurd Hoel
Sigurd Hoel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nord-Odal, 1890eko abenduaren 14a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Oslo, 1960ko urriaren 14a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Vår Frelsers gravlund (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Nic Waal (1927 - 1936) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta literatura-kritikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Norwegian Academy (en) |
Sigurd Hoel (Nord-Odal, 1890eko abenduaren 14a - Oslo, 1960ko urriaren 14a) norvegiar idazlea izan zen.
Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Mot Dag aldizkariko talde marxistarekin harremanetan jarri zen. Marxismoaren eta Freuden psikoanalisiaren eraginak ezkontzen saiatu zen bere lanetan. Literatura anglosaxoia Norvegian ezagutarazten ahalegindu zen. Harenak dira, besteak beste, Arrantzaleak udako eguzkitan (1927); Urriko egun bat (1931); Sesamo, sesamo (1938) eleberriak. Azken horretan, satira zorrotza erabiliz, gaztedia modernoa, burgesia eta literatura-taldeak kritikatu zituen. Nazien zapalkuntzaren garaian, Suediara erbesteratu zen (1943), eta erresistentzian esku hartu zuen. 1947an, Muga ondoko hitzordua eleberria argitaratu zuen, nazien eta laguntzaileen psikologiaren inguruko ikerketa sakona zena. Hoelen literatura-lanak eragin nabarmena izan du Norvegiako literatura modernoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.