Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Telepinu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telepinu
Bizitza
JaiotzaHititak, K.a. XVI. mendea
HeriotzaHititak, K.a. XVI. mendea ( urte)
Familia
AitaAmmuna
Ezkontidea(k)Ištapariya (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Telepinu (ez da nahastu behar Shubiluliuma I.a erregearen seme Telebinorekin, hau Telepinu bezala ere deitua baita), errege hitita bat izan zen, bere koinatu Huzzia I.aren ondorengoa, estatu kolpe bat eman ondoren, eta, gutxi gora-behera, bere erregealdiak, 25 urte iraun zuen, K.a. 1525etik K.a. 1500 arte.

Bere aurreko erregeek ez bezala, errege bihurtu zenean, ez zuen bere aurrekoa hiltzeko agindurik eman, baizik eta haren herbesteratzearekin nahikoa izan zuela. Telepinuk, dirudienez, hititar inperioaren gainbeheraren arrazoietako bat, errege familia barnean etengabeko hilketak egotea zela uste izan zuen, eta hori eragoztea erabaki zuen.

Barne ordena ziurtatua izan zuenean, Telepinu, gatazka dinastikoetan agertu ziren hiri matxinoak, berriz hititen mende egotera behartzen saiatu zen, arrakasta nabarmenak lortuz, horien artean, Kizzuwadna erresumako zenbait kanpaina militar, Siriarekin zuen mugan sortu zena Ammuna erregearen garaian; kanpaina hauek, Kizzuwadna, Telepinurekin aliantza bat sinatzera behartu zuten.

Kanpo politikan lortutako arrakasta hauen ondoren, eta, bere emaztea eta bere semeetako baten, Ammuna, balizko hilketaren ondorioz, (lehen aipaturiko erregearekin nahastu behar ez dena), Telepinu, hilketak eragozteko oinordekotza arau argi batzuk ezartzen aritu zen. Arau hauek, Telepinuren Ediktoa bezala ezagutzen den dokumentuan aurkitzen direnak, semeak, erregearen suhien aurretik egotea ezartzen dute, erregeari, bere oinordekoa, bere semeetako zein izango den aukeratzeko askatasuna ematen dioten arren. Ediktua, dokumentu garrantzitsu bat ere bada material historiko garrantzitsua duen "justifikazio" bat baitu, aurreko erregeen ekintzak ezartzen lagundu duena.

Telepinu, semerik izan gabe hil zen, eta, bere ediktu propioko arauen arabera, bere oinordekoa, bere suhi bat izan zen, Alluanna


Aurrekoa
Huzzia I.a
Hititar Erregea
K.a. 1525-K.a. 1500
Ondorengoa
Alluanna

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]