Théo Lefèvre
Itxura
Théodore Joseph Albéric Marie "Théo" Lefèvre (Gante, 1914ko urtarrilaren 17a - Woluwe-Saint-Lambert, 1973ko irailaren 18a) Belgikako 39. lehen ministroa izan zen 1961etik 1965era. 1946 eta 1971 artean diputatu izan zen, eta 1971 eta 1973 artean senatari. Belgikako Alderdi Sozialkristauko (PSC-CVP) kide eta presidente izan zen. 1961ean, sozialistekin koalizio gobernua osatzeko lehen ministro bihurtu zen, Gaston Eyskensen dimisioak eragindako hauteskundeak irabazi ostean. Bere agintaldian tropak bidali zituen Kongora Kongoko krisialdian (Opération Dragon Rouge). 1965eko hauteskundeak galdu zituen.