1945eko Moskuko Garaipenaren Parada
Itxura
1945eko Moskuko Garaipenaren Parada (errusieraz: Парад Победы, translit.: Parad Pobedy) Sobietar Indar Armatuek (Kolore Guardia Konpainiarekin, Poloniako Lehen Armadaren ordezkari) Alemania Nazia garaitu ostean antolatu zuten garaipenaren parada bat izan zen. Moskuko Enparantza Gorrian inoiz egin den paradarik handiena izan zen, guztira Armada Gorriko 40.000 soldaduk eta 1.850 ibilgailu militarrek parte hartu zuten, besteak beste. 1945eko ekainaren 24 euritsuan egin zen eta bi ordu inguruko iraupena izan zuen. Alemania Nazia urte bereko maiatzaren 9an errenditu zen Sobietar komandanteen aurrean.
Artikulu hau Sobietar Batasuneko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |