Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

1999ko Espainiako errepide txirrindularitzako txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1999ko Espainiako errepide txirrindularitzako txapelketa
Datu orokorrak
Data1999
HerrialdeaESP Espainia
Dokumentazioa

1999ko Espainiako errepide txirrindularitzako txapelketa txirrindularitza txapelketa nazional honen 98. edizioa izan zen. 1999ko ekainak 27an ospatu zen, Cordoban, 240 kilometroko ibilbidea eginez. Proba 45 txirrindularik amaitu zuten.

Probaren irteeran egun batzuk lehenago Kataluniako Itzulian hildako Manuel Sanroma txirrindularia omendu zen.

San Jeronimo mendaterako igoeran hamahiru txirrindularik osatutako taldetxo bat osatu zen, non proba irabazteko faborito handiak zeuden, eta ONCE taldeak agintzen zuen taldetxo horretan. Zenbait ihesaldi saiakeraren ondoren taldea helmugara iritsi zen, Ángel Luis Caserok bigarren aldiz jarraian Espainiako txapelketa irabazi zuelarik.

Bere ondoren, bigarren postuan, Roberto Heras sartu zen, eta hirugarrenean, Joseba Beloki.

Hala, Vitalicio Seguros taldearen bolada onak jarraipena izan zuen, bere bigarren Espainiako txapelketa irabaziz taldeak zeraman bi urteetan.

1998 << 1999ko Espainiako txapelketa >> 2000
1 Ángel Luis Casero Vitalicio Seguros 6h 03' 43"
2 Roberto Heras Kelme-Costa Blanca d.b.
3 Joseba Beloki Euskaltel-Euskadi d.b.
4 Francisco Cerezo Vitalicio Seguros d.b.
5 Jon Odriozola Banesto d.b.
6 Santos González ONCE d.b.
7 José Manuel Vázquez CAI d.b.
8 César Solaun Banesto d.b.
9 Ramón González Arrieta Euskaltel-Euskadi d.b.
10 Haimar Zubeldia Euskaltel-Euskadi d.b.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]