2026ko Munduko Futbol Txapelketa
2026ko Munduko Futbol Txapelketa 2026 FIFA World Cup Coupe du monde de football de 2026 Copa Mundial de Fútbol 2026 | |
---|---|
Antolatzailea | FIFA |
Egoitza(k) | AEB Kanada Mexiko |
Taldeak | 48 |
Asistentzia | - |
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2026ko Munduko Futbol Txapelketa 2026an Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoko hainbat hiritan ospatuko den nazioarteko futbol txapelketa izango da.[1] 23. Munduko Futbol Txapelketa izango da.
Lehen aldiz 48 talde partaide izango ditu munduko txapelketak, aurreko edizioetako 32 taldeko formatua handituz.[1] 80 partida jokatuko dira hamasei hiriko (hamaika AEBn, hiru Mexikon eta bi Kanadan) 16 leku ezberdinetan. Txapelketako 60 partida AEBn jokatuko dira, 10 Kanadan eta 10 Mexikon. Hego Korea eta Japonian ospatu zen 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren, herrialde bat baino gehiagotan antolatuko den lehenengo txapelketa izango da. Mexiko txapelketa hiru aldiz jasotzen duen lehen herrialdea bilakatuko da, 1970 eta 1986 ostean. AEBn bigarren aldiz ospatuko da, 1994 ostean. Guztira, laugarren aldiz ospatuko da txapelketa Ipar Amerikan.
Egoitzaren aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoren proposamen bateratuaz gain, Maroko ere hautagai izen zen. 2018ko ekainak 13an Moskun ospatu zen FIFAren bozketan, proposamen bateratuak 134 boto jaso zituen, eta Marokok 65. FIFAko kide diren 211 federazioetatik 203k eman ahal zuten botoa.[1]
Egoitzak eta estadioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]16 hiri izango dira egoitza direlarik (11 Estatu Batuetan, 3 Mexikon eta 2 Kanadan).[2]
Ameriketako Estatu Batuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]New York/New Jersey | Dallas | Kansas City | |
---|---|---|---|
MetLife Stadium (East Rutherford, New Jersey) |
AT&T Stadium | Arrowhead Stadium | |
Edukiera: 82.500 (Hautagaitza: 87.157) |
Edukiera: 82.000 (Hautagaitza: 70.249) |
Edukiera: 76.416 (Hautagaitza: 76.640) | |
Houston | Atlanta | ||
NRG Stadium | Mercedes-Benz Stadium | ||
Edukiera: 72.220 | Edukiera: 71.000 (Hautagaitza: 75,000) (83.000 arte handitu daiteke) | ||
Los Angeles | Filadelfia | ||
SoFi Stadium (Inglewood, Kalifornia) |
Lincoln Financial Field | ||
Edukiera: 70.240 (100.240 arte handitu daiteke) |
Edukiera: 69.796 (Hautagaitza: 69.328) | ||
Seattle | San Frantzisko | Boston | Miami |
CenturyLink Field | Levi's Stadium (Santa Clara, Kalifornia) |
Gillette Stadium (Foxborough, Massachusetts)) |
Hard Rock Stadium (Miami Gardens, Florida) |
Edukiera: 69.000 (72.000 arte handitu daiteke) |
Edukiera: 68.500 (Hautagaitza: 70.909) (75.000 arte handitu daiteke) |
Edukiera: 65.878 (Hautagaitza: 70.000) |
Edukiera: 64.767 (Hautagaitza: 67.518) |
Kanada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vancouver | Toronto | |
---|---|---|
BC Place | BMO Field | |
Edukiera: 54.500 | Edukiera: 30.000 (45.500era handitu daiteke) | |
Mexiko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexiko Hiria | Monterrey | Guadalajara |
---|---|---|
Estadio Azteca | Estadio BBVA (Guadalupe, Nuevo León) |
Estadio Akron (Zapopan, Jalisco) |
Edukiera: 87.523 | Edukiera: 53.500 (Hautagaitza: 53.460) |
Edukiera: 49.850 (Hautagaitza: 48.071) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]