Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Æsir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Æsirrak Baldurren gorputza inguratzen, Christoffer Wilhelm Eckersberg, 1817.

Æsirrak edo Asak (singularrean As, femeninoa Asynja, femenino plurala Asynjur, anglosaxoieraz Os, protogermanieraz Ansuz) eskandinaviar mitologiako jainkorik garrantzitsuenak dira. Odinekin senidetuta daude eta Asgarden bizi dira. Guðin (jainkoa) izen generikopean aipatzen dira. Femeninoa Asynjur da. Eskandinaviar mitologian indoeuropar inbasioen ondoren agertzen dira eta antzinakoagoak ziren Vanir jainkoen panteoi batera gehituak izan ziren, hauek ordezkatu ordez. Fusio honen zantzuak Völuspán agertzen dira, eskandinaviar mitologiako testurik garrantzitsuenetako bat dena.

Gurtzen ziren pertsonaiarik garrantzitsuenak Odin, Frigg, Thor, Baldur eta Tyr ziren. Æsirren buru Odin da, mundua bere anaia Ve eta Vilirekin batera sortu zuena. Æsirren etsaiak erraldoiak dira, hauen aurka etengabeko gerra batean borrokatu zutelarik, aurretik Vanirren aurka borrokatu zuten, nortzuekin ondoren bakeak egin eta presoak trukatu zituzten.

Æsirrak beti gazte mantentzen ziren Iðunnen sagarrei esker, baina, hala eta guztiz ere, hil zitezkeen. Izan ere, profeziaren arabera, ia guztiak hilko ziren Ragnarökean, eta gutxi batzuk baino ez ziren geratuko mundua berreraikitzeko.

Enfrentamendua Vanirren aurka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vanirrek Æsirren aurka borrokatu zuten gerra batean, honen ondoren, Vanir jainkoren batzuk, Njörðr eta honen seme-alabak ziren Freyr eta Freyja kasu Æsirrei batu zitzaizkielarik hauek bahitu bezala hartuak izan ondoren. Vanirrak, nagusiki, nekazaritza eta emankortasunarekin lotuta zeuden, Æsirrak boterea eta gerrarekin lotuta zeuden bitartean. Vanirren eta Æsirren arteko elkarreragina eskandinaviar mitologiako berezitasun interesgarri bat da. Beste kultura batzuetan "antzinako" eta "egungo" jainkoen familiak zeuden bitartean, greziar mitologiako Titanak eta Olinpiar jainkoak kasu, Æsirrak eta Vanirrak garaikideak ziren. Bi klanek guduetan borrokatu zuten, hitzarmenak adostu zituzten eta bahituak elkartrukatu zituzten (Freyr eta Freyja). Tentagarria da Æsir eta Vanirren arteko elkartrukaketak ohi garaiko zenbait eskandinaviar klanen artean gertatzen zen elkarreragin mota isladatzen dutela espekulatzea. Beste teoria baten arabera, Vanirren gurtza (emankortasunarekin lotua dagoena eta nahiko baketsua dena) antzinagoko garai batekoa izan liteke, eta Æsirrena (gerrarekin lotua dagoena) beranduagoko garai batekoa, honen ondorioz, Vanirren eta Æsirren arteko gerra mitikoa gatazka erlijioso eta kulturalen baten islada izan daitekeela pentsa daitekeelarik.

Æsirren zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoak (Æsir)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andhrimnir Æsirren eta einherjerren sukaldaria
  • Baldr Argiaren eta egiaren jainkoa
  • Bor
  • Bragi Olerkaritza eta koblakarien jainkoa
  • Buri Lehen jainkoa eskandinaviar mitologian
  • Dagr Egunaren jainkoa
  • Delling Egunsentia irudikatzen zuen
  • Forseti Justizia, bakea eta egiaren jainkoa
  • Heimdal Argiaren jainkoa
  • Höðr Jainko itsua
  • Hœnir Erabakitzeko zailtasuna zuen jainkoa
  • Lóðurr Lehen gizakien gorpuen arima
  • Magni Thorren semea
  • Meili Thorren anaia
  • Móði Thorren semeak
  • Óðr Adimena eta energiaren jainkoa
  • Odín Eskandinaviar mitologiako jainko nagusia.
  • Ríg "Zaharra eta jakintsua, boteretsua eta indartsua" bezala deskribatua
  • Thor tximistaren jainkoa
  • Tyr Gerra eta guduaren jainkoa
  • Ve Odinen anaia, gizakiei hitzegiteko ahalmena eta kanpo zentzumenak eman zizkiena.
  • Viðarr Isiltasunaren eta mendekuaren jainkoa
  • Vili Odinen anaia, emozioen jainkoa eta gizadiari adimena ematen diona.

Jainkosak (Asynjur)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eir Sendaketa eta berpizkundearen jainkosa
  • Frigg Maitasuna, emankortasuna eta senar-emazteen arteko leialtasunaren jainkosa
  • Fulla Friggen hiru neskameetako bat
  • Gefjun Igarlea eta jainkosa
  • Gna Friggen hiru zerbitzarietako bat
  • Hlin Friggen hiru zerbitzarietako bat
  • Iðunn Æsirrei beti gazte mantentzea ahalbidetzen zieten sagarren zaindaria
  • Jord Lurraren pertsonifikazioa
  • Lofn Emakumeen jainkosa
  • Nanna Baldren emaztea
  • Nótt Gauaren pertsonifikazioa
  • Saga Igarkuntzaren jainkosa
  • Sif Leialtasuna eta uztak irudikatzen ditu
  • Sigyn Lokiren emaztea
  • Sjöfn Emakumeen jainkosa
  • Snotra "Jakintsua" edo "arina"
  • Sól Eguzkiaren jainkosa
  • Syn Epaiketa batean akusatuek deitutako jainkosa
  • Var "Onbera"
  • Vör Jakintsua eta izpiritu inkisitorekoa
  • Þrúðr einherjarrak zerbitzatzen zituen valkiria

A errunak, , Futharkeko erruna , ziuraski bere izena Æsirrei zor die. Izena, zentzu honetan, soilik islandia erruna olerkian mantentzen da Óss bezala, bereziki Odini erreferentzia eginez. "a"ren izena alfabeto gotikoan "ahsa" da. Errunarentzat izen germaniarra "Ansuz" izan zitekeen, "Jainkoa, Æsirretako bat".

Ikuspegi evemerista batetik Snorri Sturlusonek Æsirrak jainkotzat hartuak izan ziren Asiatik iritsitako gizakiak bezala aurkeztu ditu. Bertsio hau nahiko antzera agertzen da Eddetako hitzaurrean zein Yngglingen sagan. Eddaren hitzaurrearen arabera, Odinen jatorria Priamoren alaba batekin ezkondu zen troiar errege bateraino doa. Yngglingen sagako hitzaurrean, gainera, Odinek, bidentziaren dohaia zuena, iparraldera joan eta Turkia segizio handi batekin utzi behar zuela nola ulertu zuen kontatzen du. Gainontzeko gizakiak baino ederrago eta jakintsuagoak, Æsirrak jainkotzat hartuak izan ziren.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]