AC Sparta Praga
Ezizena(k) | Železná Sparta (burdinezko Sparta) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1893 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stadion Letná edukiera: 20.854 lagun inaugurazioa: 1969 (1994an berriztua) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Daniel Křetínský | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Brian Priske | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gambrinus Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
AC Sparta Praga (izen osoa Athletic Club Sparta Praha Fotbal, A.S.) Txekiar Errepublikako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, Praga hiriburukoa. 12 aldiz irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga eta beste 21 aldiz Txekoslovakiakoa.
Etxeko partiduak Stadion Letná estadioan jokatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Václav, Bohumil eta Rudolf Rudl anaien inguruko jende talde batek sortu zuen taldea 1893an. Kamiseta beltza erabiltzen hasi ziren aurrean "S" txuri bat zeukana, baina Dr. Petřík presidenteak Ingalaterran Arsenal jokatzen ikusi zuen eta harekin liluratuta kamiseta gorria ekarri zuen.
Urterik onenak 30. hamarkadan ezagutu zituen, Txekoslovakiako txapelketak irabazteaz gain garai hartako nazioarteko txapelketa garrantzitsuena zen Mitropa Kopa ere birritan irabazi baitzuen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren ere aro bikaina izan zuen, Txekoslovakiako talde nagusia bihurtu baitzen. 1964ean irabazi zuen bere hirugarren Mitropa Kopa.
Txekoslovakia bitan zatitu zenean Txekiar Errepublikako Liga sortu zen eta Sparta da garaipen gehien lortu dituena, 12 hain zuzen ere. 2010tik titulurik lortu gabea zen baina 2014an Liga eta Kopa irabazi zituen, Kopan partidaren deskontuan berdindu ondoren penaltietan 8-7 garaitu zuen Viktoria Plzeň.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekiar Errepublikan: 24
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (14): 1994, 1995, 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2003, 2005, 2007, 2010, 2014, 2023, 2024.
- Kopa (8): 1996, 2004,2006, 2007, 2008, 2014, 2020, 2024.
- Txekiar Errepublikako Superkopa (2): 2010, 2014.
Txekoslovakian: 29
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liga (21): 1926, 1927, 1932, 1936, 1938, 1939, 1944, 1946, 1948, 1952, 1954, 1965, 1967, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1993.
- Kopa (8): 1964, 1972, 1976, 1980, 1984, 1988, 1989, 1992.
Nazio artean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- final erdiak 1992an.
- Txapelduna (3): 1927, 1935, 1964
- Txapelduna (1): 1969
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Spartak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1970-71 | Ferien Kopa | Lehen itzulia | Sparta Athletic |
2-0 1-1 |
Athletic Sparta |
1998-99 | UEFA Kopa | Lehen itzulia | Sparta Real Sociedad |
2-4 1-0 |
Real Sociedad Sparta |
2012-13 | UEFA Kopa | Multzokako fasea | Sparta Athletic |
3-1 0-0 |
Athletic Sparta |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txekieraz) webgunea