Aabenraa (udalerria)
Aabenraa | ||
---|---|---|
Danimarkako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Danimarka | |
Estatu | Danimarka | |
Eskualdea | Hegoaldeko Danimarka | |
Alkatea | Jan Riber Jakobsen (en) | |
Posta kodea | 6200 | |
Herriburua | Aabenraa | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 55°01′59″N 9°25′01″E / 55.033°N 9.417°E | |
Azalera | 941 km² | |
Altuera | 44 m | |
Mugakideak | Haderslev Municipality (en) , Tønder eta Sønderborg Municipality (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 58.904 (2015) | |
Dentsitatea | 63 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 2007ko urtarrilaren 1a | |
Ordu eremua | UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Kaltenkirchen | |
aabenraa.dk |
Aabenraa (danieraz: Aabenraa Kommune edo Åbenrå Kommune; alemanez: Kommune Apenrade) Danimarkako hegoaldeko eskualdean dagoen udalerria da. 2007ko urtarrilaren 1etik egon da gaur egun duen moduan, udalerri txikiago batzuek bat egin ondoren. 941,55 km²-ko azalera du eta 59.600 biztanle zituen 2012an. Udaletxea dagoen hiri nagusia Aabenraa hiria da. Tove Larsen da alkatea, Sozial Demokratak ordezkatuz.
Barsø uhartea udalerriaren ipar-mendebaldean dago, eta Løjt Kirkeby hiritik ferry zerbitzu baten bidez lotuta dago. Danimarkan bizi den gutxiengo alemaniarraren zati bat Aabenraan dago, eta alemanierazko egunkari bat argitaratzen da: Der Nordschleswiger.
1864tik 1920ra, eskualdea Prusiaren parte zen, Schleswig-Holstein probintzian, eta haren parte bezala, Ipar Alemaniako Konfederazioaren parte ere eta, 1871tik aurrera, Alemaniar Inperioarena.
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aabenraako herri jendetsuenak | ||||
E.XXX | Herria | Biztanleria (2018) | ||
---|---|---|---|---|
1 | Aabenraa | 16.274 | ||
2 | Rødekro | 6.111 | ||
3 | Padborg | 4.335 | ||
4 | Tinglev | 2.790 | ||
5 | Løjt Kirkeby | 2.286 | ||
6 | Hjordkær | 1.625 | ||
7 | Kruså | 1.593 | ||
8 | Bylderup-Bov | 1.325 | ||
9 | Kliplev | 1.225 | ||
10 | Bolderslev | 1.235 |