Abauntzeko mapa
Abauntz mapa munduko irudikapen kartografiko ezagunenetako bat da. Abauntz haitzuloko (Arraitz Orkin, Ultzamako harana) harrizko errekarri bat da, K.a. 9815ean datatua. Bere azalera burilez grabatutako irudiz estalita dago, estilo franko-kantauriarreko arte paleolitikoaren ereduei jarraitzen dietenak.
Irakurketa konplexukoa du, Pilar Utrilla doktoreak eta Zaragozako Unibertsitateko bere taldeak kobazuloaren inguruko mapa gisa interpretatu dute. Bertan, inguru horretako elementu geografiko deigarrienak ikus daitezke, gaur egun ere identifikagarriak direnak: haitzuloaren eta San Gregorio mendiaren arteko eztarria, Zalzadain erreka, udaberrian putzu bihurtutako pasabideak eta eremuak, etab. Gainera, bi ahuntz talde daude ibaiaren alde bietan[1].
2009ko abuztuan aurkitu zuen bertan indusketa arkeologikoa egiten ari zen Zaragozako unibertsitateko taldea, Pilar Utrillak zuzendua[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «El Museo de Navarra realiza y presta una réplica del “Mapa de Abauntz” a la Fundación Museo Oteiza» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
- ↑ «The Oldest Map is Discovered in Abauntz Cave, Navarre, Spain : History of Information» historyofinformation.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Utrilla, Pilar; Mazo, Carlos; Sopena, María cruz; Domingo, Rafael; Martínez-Bea, Manuel. (2008). «Ríos, montañas y charcasuna representación de paisaje en el bloque 1 de la cueva de Abauntz» Veleia, 24-25 229-260, 2007-2008 ISSN - 2095 0213 - 2095..
- Fernández, Luistxo. (2009-08-11). «Antzinateko (agiango) beste mapa batzuk» Sustatu.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |