Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Abitaminosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abitaminosi
Deskribapena
Motanutrizio-gaixotasuna, nutritional deficiency disease (en) Itzuli
disorder of vitamin and non-protein cofactor absorption and transport (en) Itzuli
Espezialitateaendokrinologia
Sortzen ducheilosis (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK269.1 eta 269.2
GNS-10E56.9
GNS-9264, 265, 266, 267, 268, 269 eta 269.1
MeSHD001361
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Abitaminosia bitaminarik ezak edo gutxi izateak eragiten duen patologien multzoa da.

Bitaminen gabeziak hainbat jatorri izan ditzake: elikagai egokiak ez hartzea, hesteetan xurgapen arazoak izatea, arazo metabolikoak pairatzea... Abitaminoasiaren kontrako patologia hiperbitaminosia da, bitamina baten gehiegizko kontzentrazioa organismoan, alegia.

Bitaminen funtzioa garrantzi handikoa da organismoarentzat koentzimak direlako, hots, ezinbestekoak dira entzimek ondo funtziona dezaten. Bitaminen ezean prozesu metabolikoek ez dira behar bezala burutzen eta akats metaboliko larriak ager daitezke.

Abitaminosi nagusiak honako hauek dira:

  • A bitaminaren gabezia: larruazaleko eta ikusmenaren arazoak eragiten ditu, eta baita mukosen akatsak ere (arnas aparatukoak, batez ere)
  • B2 bitaminaren gabezia: mukosa, larruazaleko eta begietako arazoak eragiten ditu


Hainbat abitaminosi era enpirikoan aspaldiko mendeetatik ezagutzen dira: eskorbutoa, pelagra, errakitismoa, beriberia...

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]