Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Agorila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agorila
Sortze urtea 1949
Sortzailea(k) Pierre Meyzenc
Egoera Aktiboa
Generoa(k) Zezenketetako musika, musika erlijiosoa, txarangak, erromeria taldeak, abesbatzen diskoak, Mexikoko musika, dantzan egiteko doinuak
Jatorrizko herrialdea  Euskal Herria
Kokapena Baiona, Lapurdi
Webgune ofiziala agorila.com

Agorila Euskal Herriko diskoetxerik zaharrena da, 2009an 60 urte bete baitzituen. Baionan sortu zuen, 1949an, Pierre Meyzenc-ek (Cahors, Frantzia, 1929). Haren aitak musika klasikoko diskoak saltzen zituen Le Disque dendan; beste urrats bat egin, eta diskoak argitaratzeari ekin zion semeak. Salut Bayoune izeneko biniloa karrikaratu zuen lehenik, minutuko 78 birako formatuan. Argitaletxea eta denda bereiz zitzaten, Agorila izena eman zion diskoetxeari.

Meyzenc bera arduratzen zen diskoak grabatzeaz, Radio San Sebastian irratiak Miarritzen zuen estudioan. Baten bat aitaren etxeko egongelan grabatu zuen, eta, beste batzuetan, kantarien etxera joaten zen eta han egiten zuen zuzeneko grabazioa, magnetofonoarekin. Agur Xiberoa diskoa, esate baterako, Larraineko eskolan grabatu zuen. «Jendea hara joanarazi nuen, besteak beste, hamar kilometro eginarazi nizkion oinez artzain bati. Magnetofono bat ikusten zuten lehen aldia zen. Hiru egun zoragarri iragan nituen, giro biziki goxoan».

Zezenketetako musika, musika erlijiosoa, txarangak, erromeria taldeak, abesbatzen diskoak, Mexikoko musika, dantzan egiteko doinuak... kaleratu ditu urte hauetan, ehunka argitalpenen artean. Baita euskal kantari ezagunen diskoak ere: Estitxu, Erramun Martikorena, Mixel Ducau & Caroline Phillips, Sustraia, Xabaltx, Xalbador eta Ihidoi, Maialen Errotabehere, Nekez Ari, Jean Garin, Etxahun-Iruri, Naia Robles-Arangiz...

Hirurogei urte hauetan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez egindako diskoak argitaratu ditu, eta askotariko estiloak lantzea izan da diskoetxearen ezaugarrietako bat.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]