Agulera
Agulera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia |
Hiztunak | 29.300 (2010) |
Ofizialtasuna | Dagestan |
Eskualdea | Kaukaso |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Gamzat Tsadasa Hizkuntza, Literatura eta Arte Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza ibero-kaukasoar hizkuntzak ipar-ekialdeko kaukasoar hizkuntzak Dagestanian (en) Lezgic (en) Samur (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza azentuala |
Kasu gramatikalak | postessive case (en) eta superelative case (en) |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | agx |
Ethnologue | agx |
Glottolog | aghu1253 |
UNESCO | 1035 |
IETF | agx |
Endangered Languages Project | 921 |
Agulera[1][2] edo aghulera[3] (aгъул чӏал) agulek mintzatzen duten hizkuntza da, Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzen familiakoa, dagestango hizkuntzen taldekoa eta lezgiar hizkuntzen adarrekoa. 29.000 inguru[4] hiztun ditu Errusiako Dagestan errepublikako hego-mendebaldean.
Dagestango hizkuntza ofizialetako bat da, eta eskoletan irakasten da ikasgai bat gisa, lehen hezkuntzan[5][6]. Вести Агула (Vesti Agula, errusieraz: Agulen berriak) astekarian artikulu batzuk aguleraz idazten dira[7].
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru dialekto bereizi ohi dira:
- tpigera edo agulera;
- kerenera;
- koxanera, batzuetan aparteko hizkuntza batetzat hartzen dena[5].
Hizkuntza estandarra tpigeran oinarritzen da[6].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agulerak 54 kontsonante[8] eta 5 bokal ditu. Hizkuntza ergatiboa da. Izenek kasua eta zenbakia markatzen dute; absolutibo, ergatibo, datibo eta genitiboz gain, 24 kasu lokatibo daude. Ez dago genero gramatikalik.
Idazteko sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mende bukaera arte agulera ez zen idazten. 1990an alfabeto zirilikoan oinarrituta idazteko sistema bat sortu zen[6].
А а | Б б | В в | Г г | Гъ гъ | Гь гь | ГI гI | Д д |
Дж дж | З з | И и | Й й | К к | Кк кк | Къ къ | Кь кь |
КI кI | Л л | М м | Н н | О о | П п | Пп пп | ПI пI |
Р р | С с | Т т | Тт тт | ТI тI | У у | Уь уь | Ф ф |
Х х | Хъ хъ | Хь хь | ХI хI | Ц ц | ЦI цI | Ч ч | Чч чч |
ЧI чI | Ш ш | Щ щ | ъ | I | ы | ь | Э э |
Ю ю | Я я |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Euskaltzaindiaren hiztegia. .
- ↑ Berria Estilo Liburua
- ↑ Termcat Centre de terminologia
- ↑ 2010ko Errusiako errolda orokorraren datuak
- ↑ a b Институт языкознания РАН
- ↑ a b c Большая Российская Энциклопедия
- ↑ Вести Агула | Республиканская еженедельная газета выходит с 1951 года на русском и агульском языках. (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
- ↑ «TITUS Didactica: North-East Caucasian Consonant Systems» titus.fkidg1.uni-frankfurt.de (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bisita ezazu Agulera Wikimedia Incubator proiektuan |